Fagor
Edesa
Erredakzioa
Kataluniako enpresak adierazi du markaren eta makineriaren jabe dela, baina ez ordea lantegiarena. Hala ere, ekoizpena EAEko beste tokiren batean berriro ekin daitekeela uste du.
Basauriko Edesa lantegiko langileak. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako Cata enpresak zalantzan jarri du Edesaren ekoizpenak Basaurin jarraituko duen. Hala ere, ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste tokiren batean berriro ekin daitekeela adierazi du.
Bizkaiko Foru Aldundia Cata enpresarekin bildu zen atzo Edesako lantegiaren etorkizuna bermatzeko egitasmoen berri izateko. Basauriko lantegia Cataren esku geratu da, Kataluniako enpresak Fagor Etxetresnak bereganatu eta gero.
Foru Aldundiak atzoko bilerari buruzko xehetasunak eman ditu gaur ohar bidez. Horren arabera, Cata Edesa markaren eta makineriaren jabe da, ez ordea lantegiarena, eta hori da Basauriko lantegian ekoizpena berrekiteko arazo nagusia.
"Lantegia enkantean jarriko dute eta ziurrenera 2014a amaitu aurretik esleituko dute" jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak ohar batean. "Lantegiaren enkantearen inguruko ziurtasun ezak eta ondorengo esleipenak ez dute bermatzen termo elektrikoen eta ekoizpena Basaurin mantentzea", gaineratu du.
Hala, termo elektrikoen eta akumulatzaileen ekoizpena Basauri ez den EAEko beste toki batera eraman dezaketela ohartarazi du Bizkaiko Diputazioak.
Termo elektrikoen eta akumulatzaileen ekoizpena "bideragarria" dela uste dute Catako buruek, baina ekoizpena Edesa konkurtso legean sartu aurretik baino txikiagoa litzateke. Hala, Catak hasierako eskaintzan agindutakoaren bidetik joko luke, hots, 65 enplegu lehenengo urtean eta 98 arte laugarren urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa