17:23

Fagor

Fagor Etxetresnak

Catak 21,3 milioi eurora igo du eskaintza, 1.600 enplegu eskainita

Erredakzioa

Hala, 5,1 milioi euro gehiago jartzeko eta negozioaren dibisio guztiak bere gain hartzeko prest da Kataluniako enpresa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cata Kataluniako enpresak 21,3 milioi eurora igo du Fagor Etxetresnak enpresagatik egindako eskaintza; hala, 5,1 milioi euro gehiago jartzeko prest da Cata. Halaber, aurreikusitako ordainketak aurreratzeko eta ‘’lehen mailako’’ bermeak eskaintzeko prest da Kataluniako enpresa.

Enpresak ohar batean azaldu duenez, enplegu mailan ere hobetu egin du eskaintza: Euskadin 1.600 enplegu eskaintzeko prest da (703 zuzenekoak eta 897 zeharkakoak). Eskaintza berriak bermatu egiten du Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid marken jarraipena, zein Laguntza Teknikorako eta Bermeetarako sarea.

Hiru enpresa lehian

Fagor Etxetresnaken aktiboak erosteko lehian dauden enpresak hiru dira egun: Cata, Cevital eta Ecomac. Ariston italiarra ere tartean zegoen, baina prozesutik kanpo geratu da, eskaintza hoberik aurkezteari uko egin ostean, gertuko iturriek azaldu dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena