Fagor
Krisia
Erredakzioa
Gainontzeko eskaintzak egin dituzten enpresek ez bezala, txiletarrak langileekin harremanetan jarri dira enpleguak mantentzeko duten konpromisoa agertzeko.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Edesako langileek Ecomac taldeak Edesa erosteko aurkeztutako eskaintzaren alde egin dute, "lanpostuak mantentzeko eta gehiago sortzeko" agertu duen konpromisoagatik.
Astearte honetan Basauriko lantegiaren aurrean emandako prentsaurrekoan, Xabier Arrieta Edesako kontseilu sozialeko kideak adierazpen bat irakurri du "Ecomacen eskaintzaren alde" daudela iragartzeko.
Kazetariei adierazi dietenez, Ecomac enpresako arduradunak Edesako langileekin harremanetan izan dira ahalik eta lanpostu gehien mantendu eta lanpostu horien bizirautea bermatzeko konpromisoa adierazteko. Beste eskaintzak egin dituzten enpresek, aldiz, ez dute horrelakorik egin.
Arrietak azpimarratu egin du "aspalditik" daudela Ecomacekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan, enpresa berriaren langile kopurua "Edesatik ateratzeko".
Edesaren likidazio prozesua Edesako lantegian eta Fagor Etxetresnaken lantegian ahalik eta lanpostu gehien mantenduta itxi behar dela gaineratu du Arrietak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa