Fagor
Fagor Etxetresnak
Erredakzioa
Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreak Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntza ez onartzea eta, ondorioz, Basauriko lantegia hartzekodunen konkurtsoan sartzea erabaki zuen.
Edesako langileen manifestazioa Basaurin. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Fagor Etxetresnak kooperatibak aste honetan aurkeztuko du Basauriko Edesa enpresaren hartzekodunen konkurtsoa, kooperatibako Kontseilu Errektoreak Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntza ez onartzea eta Edesa hartzekodunen konkurtsoan sartzea erabaki ondoren.
Urriaren 16az geroztik Fagor Etxetresnak kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan dago, azaroaren 13an jatorrizko sozietatearen eta Fagor Ireland filialaren hartzekodunen konkurtsoa Donostiako epaitegi batean erregistratu ondoren. Datorren astean erabakiko dute epaitegiek hartzekodunen konkurtsoa onartu ala ez.
Egoera berean daude Mastercook Poloniako filiala eta Fagor Brandt, Frantziakoa. Fagor Etxetresnakek datozen egunetan aurkeztuko ditu gainerako filialen hartzekodun konkurtsoak, besteak beste, Grumal eta Project enpresena.
Aurreko astelehenean erabaki zuen Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreak Bizkaiko Foru Aldundiak eskaini zion 3 milioi euroko laguntza ez onartzea eta Edesa ere hartzekodunen konkurtsoan sartzea. Asteartean jakinarazi zieten Basauriko 200 langileei erabakia.
Mobilizazio berriak
Edesako langileek mobilizazio berriak adostuko dituzte astelehenean Basauriko lantegia ixteko erabakia salatzeko.
Ostegunean, manifestazioa egin zuten Basaurin, eta protesta ekitaldiak gehiago egiteko asmoa dute.
Bestalde, itxialdi mugagabearekin jarraituko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa