20:42

Fagor

Eusko Jaurlaritza

Tapiak lasaitasuna eskatu du egoera aldatu ez delako

Erredakzioa

"Urriaren 30etik egoera ez da aldatu", errepikatu du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak. "Gobernuak nahi ez zuen erabakia da, baina errespetagarria da", erantsi du.

0:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor Etxetresnaken egoeraren aurrean lan bateratua eta lasaitasuna eskatu ditu gaur Arantza Tapia garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak. Tapiaren hitzetan, urriaren 30etik egoera ez da aldatu, Mondragon Korporazioak enpresa erortzen utzi behar zuela iragarri zuenetik, alegia.

Energiaren fakturaz hitz egiteko Tapia enpresaburuekin bildu da Bilbon.

Edesako lantegia salbatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzari uko egin dio gaur Fagorrek, baina "urriaren 30etik egoera ez da aldatu", errepikatu du sailburuak.

Tapiaren ahotan, "ibilbide guztiak aztertu dituzte; saiakera guztiak laudagarriak dira, baina ibilbidea eginda dago eta ez du atzera bueltarik, Mondragon Korporazioak erabakia hartu duelako, erabaki pribatua".

"Gobernuak nahi ez zuen erabakia da, baina errespetagarria da korporazio pribatu bat delako", gaineratu du.

"Azken egunetan urduritasuna izan arren, lasaitu behar gara, pausatu eta arduratsuak izan behar gara, egoera urriaren 30eko berbera delako. Fagor hartzekodunen konkurtsoan sartuko da laster. 15 edo 24 ordutan aurkeztea berdin dio, egoera berdina da", erantsi du sailburuak.

"Eragina txikitu"

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoa "saihestezina ematen" du, baina Fagor Etxetresnaken itxieraren "eragin sozial eta ekonomikoa txikitzen" saiatzeko konpromisoa errepikatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Gasteizko Exekutiboa "zain" dagoela azaldu du Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ostean. Fagorrek zer egingo duen zain; izan ere, "oraindik ez dute hartzkodunen konkurtsoa aurkeztu, eta ez dakigu zergatik". Hala ere, kooperatibak aurkeztu behar duela baieztatu die.

Bozeramailearen ahotan, enpresaren egoera ekonomikoaz emandako informazioaren inguruan "ezer aurpegiratzeko ez" dio Eusko Jaurlaritzak Fagorri.

Bideragarritasunaren bila

Azken urtean euskal erakundeek, besteak beste Jaurlaritzak, Fagorrek eta Mondragon Korporazioak bideragarritasuna bilatzeko lan egin dutela gogorarazi du Erkorekak, "zati bideragarriak salbatzeko" behintzat, baina "zorigaiztoko amaiera" deitoratu du.

Horregatik, Kutxabanken jarrera "eskertu" du Erkorekak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena