21:10

Fagor

Fagorren krisia

Edesa ere hartzekodunen konkurtsora, bakarka 'bideragarria' ez delako

Erredakzioa

Edesako langileek ez dute bileran parte hartu, baina erabakiaren berri izan bezain laster oso haserre azaldu dira. "Hau adarra jotzea da", adierazi du langile batek. Itxialdiarekin jarraituko dute.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor Etxetresnakek Edesako langileei adierazi die Basauriko lantegia hartzekodunen konkurtsoan sartuko duela bakarka "bideragarria ez" delako. Europa Press agentziak langileak aipatuz zabaldu du berria.

Ondoren, Sergio Treviño kooperatibako zuzendari nagusia eta Basauriko lantegiko arduraduna langileekin bildu dira. Hiru ordu eta erdiko batzarra izan da, eta, bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako proposamena ez onartzeko erabakia jakinarazi die langileei.

Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Fagorri adierazi zionez, prest zeuden hiru milioi euro jartzeko Edesan eta modu horretan Basauriko lantegia hartzekodunen aurrekonkurtsotik ateratzeko. Goizean, baina, Treviño eta Edesako zuzendaria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bildu dira, eta proposamena ez onartzeko asmoa helerazi diote.

Arratsaldean, erabaki horren inguruan hitz egin du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, eta Fagor Etxestresnakek Edesa ''hiltzen utziko'' duela jakinarazi diola iragarri du. Erabakia ulertzen ez duela esan du Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta ''egia ez esatea'' egotzi dio Fagorri.

Bestalde, Fagor Etxestresnakeko iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, kooperatibaren kontseilu errektoreak Edesaren egoera aztertu du ostiral honetan, eta bere etorkizunaren inguruko erabakia bilera berri batean erabakitzea adostu dute. Litekeena da astelehenean bertan egitea batzar hori. Iturri horiek arabera, kontseiluak ''ez du jarrerarik hartu'', eta baliteke Treviñiok egoeraren inguruko bere ikuspuntu pertsonala helarazi izana langileei.

Haserrea eta ezintasuna

Fagorren erabakiaren berri izan bezain laster, oso haserre azaldu dira Edesako langileak. "Hau adarra jotzea da", adierazi du langile batek. Erabakia "kolpe latza" izan dela adierazi du Ernesto Perez langileen bozeramaileak. Langileak "shock egoeran daude", azaldu du.

Bilera "tentsio handikoa" izaten ari dela esan du langileen bozeramaileak. "Kolpe latza" izan dela adierazi du. "Oso gogorra izan da, orain jota gaude", esan du.

"Jose Luis Bilbaoren hitzen ostean, ez genuen espero, eta kolpe gogorra izan da", langileen ordezkariaren hitzetan. Lantegia salbatzeko itxaropena zuten. "Pixkanaka-pixkanaka pausoak ematea espero genuen, baina atzo aurrekonkurtsotik ez ateratzea erabaki eta gaur egurra eman digute", deitoratu du langileen bozeramaileak.

Bilbaoren ''apustua'' sinesten dutela azpimarratu dute langileek

Treviñorekin egin duten bilera bukatuta, Edesako langileen bozeramaileak esan du Basauriko langileek sinistu egiten dutela Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren ''apustuan'', Edesa ''bideragarria'' delako.

Perezek azaldu duenez, bilera luzea izan da, eta ''galdera eta erantzun asko'' egon direla. ''Batzuk lasai egon dira; beste batzuk ez hainbeste'', azaldu du; baina batzarra bakean joan dela azpimarratu du.

Zuzendaritzak emandako argumentuak ''abian jartzeko zailtasunak eta gai ekonomikoak'' izan direla zaldu du bozermaileak.

Itxialdiari eutsiko diote

Itxialdiarekin jarraituko dutela iragarri dute langileek, lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzeko. "Bota arte hemen egongo gara", ohartarazi dute.

Edesako 200 langile baino gehiagok hilabete honetan azken soldata jasotzea nahi du Fagorrek. Lansaria urrian jasotakoaren % 60 izatea nahi dute, Treviñok azaldu dienez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena