10:05

Fagor

Krisia Fagorren

Garitano: 'Ez dugu baztertzen Grumal enpresari laguntzea'

Erredakzioa

Fagorren krisiaren inguruan asteazkenean egin zuten bileran Garitanok ez zuen Grumal "erreskatatu" egingo zutela esan, "aurretik hori egitea posible den jakin gabe".

0:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak ez du Fagorreko Grumal enpresa babestea baztertzen, eta "seriotasunez eta erantzukizunez jokatuko dugu", gaineratu du.

Fagorren krisiaren inguruan asteazkenean egin zuten bileran Garitanok ez zuen Grumal "erreskatatuko" zutela esan, "aurretik hori egitea posible den jakin gabe". "Ez dut estetikaren tentazioan erori nahi", esan du.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Garitanok esan du Fagorrekin harremanetan daudela Grumalen bideragarritasuna aztertzeko.

Hala ere, Grumal babesteak izango lukeen eragina eta kostua aztertu beharko dutela gaineratu du, baita "ekonomikoki eta juridikoki bideragarria den" ere.

"Grumal salbatuko genuela ez genuen bileran esan nahi, aurretik hori egitea posible den jakin gabe. Erantzukizunez jokatu behar dugu", azaldu du.

Epe motzean jokatzea "oso arriskutsua" dela ohartarazi du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak Grumalen inguruko aukera guztiak aztertuko dituela nabarmendu du.

"Ez dugu Grumal babesteko aukera baztertuko, baina seriotasunez eta erantzukizunez jokatuko dugu. Zalantzak argitzeko lanean ari gara, ez dugu oinarririk gabeko pausorik eman nahi", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena