Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Patata eta olagarro kabiar mokadutxoa
Osagaiak
  • 'Sopak delicia del mar' sobretxo bat
  • Ura, 600 ml
  • Agar-agar hautsa g
  • Olio hotz-hotza (24 orduz hozkailuan egona), katilukada bat
  • Mikrouhinean egosteko baby patata zorro bat
  • Piperrauts gozoa eta mina
  • Gatz ezkatak
  • Oliba olioa
Prestaketa

600 ml uretan "Sopak delicia del mar" disolbatu eta, sutara eraman ondoren, 10 minutuz egosi. Segidan, lapiko batera iragazi eta agar-agar hautsa gehitu ondoren, 2 minutuko egosketa eman. Emaitza biberoi batean sartu, eta epeltzen utziko dugu.

Patatak mikrouhin labean egosi, 800 W-an, 7 minutuz. Egiten direnean, minutu bat itxaron, kontu handiarekin poltsa ireki eta patatak xerra  loditan moztu.

Biberoiko krema olio hotzetara tantaka-tantaka bota, kabiar formako bolatxoak egiteko. Prozedura hori astiro egin, denbora eman.

Segidan, bi katilutan ur hotza jarri eta bolatxoak bitsaderarekin atera ondoren, katilu bakoitzetik pasatuz, garbialdia eman. Azkenik, sukaldeko paperaren gainera atera.

Aurkezpena

Plater txiki eta apain batean edo zeramikazko koilaratxo batean, patata xerra batzuk ipini. Horiek gatz ezkatekin, piperrauts ezberdinekin eta oliba olio hari fin batekin ondu. Amaitzeko, olagarro kabiarra gainean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena