Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Gazta eta zainzuri crostiniak
Osagaiak
  • Crostiniak (glutenik gabeak), 8
  • Zainzuriak, 8
  • Galeper arrautzak, 8
  • TENPURA EGITEKO
  • Arrautza bat
  • Ur hotz-hotza, ia izoztua, 200 ml
  • Arroz irina, 120 g
  • Gazta moussea egiteko:
  • Ahuntz gazta, 50 g
  • Gazta urdina, 50 g
  • Ardi gazta, 50 g
  • Gazta krematsua, 150 g
  • Esne-gaina, 300 ml
  • Gatza
  • Piperbeltz berdea, 4 ale
  • Urdaiazpiko hautsa egiteko:
  • Urdaiazpiko iberikoa, 8 xerra
  • Labeko papera, 2
Prestaketa

Gazta moussea egiteko

Lehendabizi, ardi gazta birrinduko dugu.

Segidan, piperbeltz berdea ere birrinduko dugu, kasu honetan motrailuan. Motrailurik ezean, labeko paper zati batean aleak jarri, paperarekin hauek estali eta arrabolarekin aurrera eta atzera eginez birrindu.

Kazo batean esne-gaina berotzen jarri eta irakiten hasten denean gazta urdina, ardi gazta eta ahuntz gazta gehituko ditugu. Osagai guztiak ongi disolbatzen eta integratzen diren arte nahasiko dugu.

Gatzez eta piperbeltz berdez ondu, ontzi sakon batetara isuri eta 24 orduz hozkailuan gorde behar da nahasketa.

Pausatzen eduki ondoren hozkailutik atera, gazta krematsua gehitu eta hagaxka elektrikoen laguntzarekin harrotu.

Urdaiazpiko hautsa egin

Labea 220 graduan berotzen jarri goitik eta behetik. Erretiluaren gainean paper sulfurizatua jarri eta horren gainean urdaiazpiko xerrak zabal-zabal banatu. Segidan, beste paper sulfurizatu bat gainetik jarri eta labea 200 gradura jaitsi ondoren, 8-9 minutuz laberatu.

Hoztu ondoren, ehogailu batean eho eta gorde.

Zainzuriak prestatu

Zainzuriak zuritu, enborra kendu eta zuritzailearen laguntzarekin tiratxoak atera. Tiratxoak atera ahala, iraztontzi batean jarri, gatza gehitu eta ura xuka dezaten utzi.

Denak ditugunean, sukaldeko paperean ongi xukatu eta frijitzeko prest utziko ditugu.

 

Arrautzak prestatu

Kazo batean ura 65 graduan berotu eta berotasun horretan mantenduko dugu, bertan galeper arrautzak egosteko 13-14 minutuz. Ondoren, egosketa mozteko, ur hotza izango dugun ontzi batera pasatu behar ditugu. 

Tenpura egin eta frijitu

Zartagin batean olioa berotzen jarri dugun bitartean, arroz irina bahetuko dugu.

Katilu batean arrautza kraskatu, apur bat irabiatu (nahi bada hagaxkarekin) eta ur hotza bota ahala nahasi. Segidan, arroz irina gehitu eta gehiegi eragin gabe nahasi. Apur bat biltzen den arte irabiatu, eta listo.

Zainzuri tiratxoak tenpuraren nahaskitik pasatu, gehiegizko tenpura kendu eta oliotan frijitu.

Atera ahala, gehiegizko olioa xukatzeko sukaldeko paperera atera.

 

Crostiniak osatu

Crostiniak gazta-moussearekin ingurtzi, geruza eder bat jarriz, eta segidan, gainean zainzuri-tenpurarekin habia bat egin. Erdian zulotxo bat egin eta galeper arrautza bertan zerbitzatu.

Amaitzeko, urdaiazpiko hautsarekin hautseztatu eta jan epelean!!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena