Errezetak miniaturak
Enpanadilla orea
500 gramo irin ontzi sakon batean jarri, gatza gehitu eta ongi nahasi. Arrautza katilu batera kraskatu eta sardeskarekin irabiatu ondoren, irinari gehitu. Ura eta olioa gehitu eta eskuekin edo koilararekin nahasi ondoren, mahai gainera atera eta, osagai guztiak ongi integratzeko, eskuekin oratu. Orea ontzi batean sartu, trapu bat gainetik jarri eta 15-20 minutuz pausatzen utzi.
Barrubetea
Kazo batean pipermorro zatiak jarri, azukrea eta gatza gehitu eta su bizian melatu. Baratxuria eta tipula xehe-xehe zatitu eta zartagin batean oliba oliotan erregosi, gatz apur batekin. Bakailaoari azala kendu eta olio erreari erantsi (tipula eta baratxuri erregosiari). Gatzez ondu, piperrautsa eta perrexila gehitu eta su bizian kozinatu, ahalik eta ur gutxien askatu dezan. Pipermorroei salda ongi iragazi ondoren, tiratan moztu.
Enpanadillak osatu eta egin
Pausatzen utzi ostean, mahai gaina irineztatu eta orea honen gainean jarri. Orea ere irineztatu eta bi zatitan egin. Zati bakoitzari talo forma eman eta arrabolarekin ongi zabaldu, fin-fina gelditu arte. Molde zilindriko batekin olatak moztu.
Olata bakoitzaren erdialdetik eskuinerantz pipermorro tira batzuk jarri eta honen gainean bakailao koilaratxo bat. Ezkerreko aldearekin barrubetea itxi eta hatzekin edo sardeskarekin zigilatu.
Azkenik, frijitu nahi ez baditugu, labean edo airfryer-ean egosi daitezke. Labean egin nahi bada, goitik eta behetik 195 gradutan berotu, labeko erretilua paper sulfurizatuarekin estali eta enpanadillak gainean zabaldu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa