Errezetak miniaturak
Barazki salda egiten jarri. Barazkiak garbitu, zuritu eta txikitu eta eltze batean erregosi. Urarekin estali eta ordubetez egosten utzi. Egiten denean, iragazi eta gorde.
Ziazerbak garbitu eta julianan ebaki.
Tipula zuritu eta julianan ebaki.
Ontzi batean txitxirio irina, bikarbonatoa, espeziak eta gatza nahasi.
Ontziko nahaskiari pixkanaka-pixkanaka barazki salda gehitu eta bien bitartean nahasi, ore ez oso lodi bat lortu arte. Barazki salda gehitzeko neurri zehatzik ez dago, gutxi gorabehera botatzen joan, lortu nahi dugun sendotasuna lortu arte. Honek barazkiak eusteko moduko sendotasuna behar du, arinegia izatea ez da komeni, ezta lodiegia ere.
Oreari mozzarela mamurtua gehitu eta nahasi, ongi integratu arte.
Oreari barazkiak gehitu, ongi nahasi eta eskuekin bolatxo zapal batzuk egin. Bola zapalak egin ahala, azpil baten utzi.
Pakora bolatxoak zartaginean frijitu.
Jogurt saltsa egin. Martorria eta tipulina xehe-xehe zatitu eta hozkailuan gordeta izango dugun jogurtarekin nahasi. Gainontzeko osagaiak gehitu: intxaurrak, mahaspasak, gatza, txile berdea zati txikitan moztuta eta lima tanta batzuk. Guztia ongi nahastu eta amaieran sesamo olio zorrotadatxo bat gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa