Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Gazta fonduea bere hornigaiekin
Osagaiak
  • Fonduea egiteko:
  • Emmental gazta, 250 g
  • Gruyere gazta, 250 g
  • Arto almidoia, 40 g
  • Berakatz atal bat
  • Ardo zuria, 200 g
  • Kirsch pattarra, 30 g
  • Hornigaia:
  • Ogi ezberdinak laukitan zatituta
  • Saltxitxa txikiak
  • Barazkiak (brokolia, azalorea, barrengorriak, cherry tomateak...)
  • Patata txiki egosiak
Prestaketa

Berakatz atala erditik ebaki eta berarekin igurtzi fonduea egiteko erabiliko dugun ontzia. Jarraian, ardo zuria bertan bota eta su ertainean jarriko dugu. Ardoa berotu bitartean, gaztak birrindu edo pusketa txikitan zatituko ditugu. Ardoa irakiten hasten denean, arto almidoia kirsch pattarrean desegingo dugu eta ardoari gehituko diogu. Jarraian gaztak gehitu eta egurrezko koilara batekin nahasten hasiko gara, gazta ondo desegin arte. Fonduearen ontzira pasa eta bero mantendu, hornigaia prestatu bitartean.

Lagungarri bezala, brokoli eta azalore loreak atera eta olio pixka bat gainetik bota ondoren, labean erreko ditugu 6-8 minutuz 180 ºc-tan. Ez dira gehiegi egin behar, pixka bat gogor utziko ditugu. Saltxitxak egosi edo plantxan egingo ditugu. Ogiak laukitxotan zatitu eta patatak ondo garbitu ondoren, azal eta guzti egosiko ditugu 20-25 minutuz. Behin egosita, erditik ebaki eta pare bat minutuz su bizian salteatuko ditugu oliba olioarekin edo gurin pixka batekin.

Hornigai guztiak prest ditugunean, fonduearen inguruan ontzi ezberdinetan jarri eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena