Errezetak miniaturak
Lehenbizi katilu handi batean irina, azukrea, legamia eta gatz pixka bat nahasiko ditugu. Jarraian esne-gaina eta arrautza gorringoa gehitu eta eskuekin pixka bat landuko dugu dena. Gurina pomada eran gehitu eta dena ondo landu ondoren,plastikozko filmarekin estali eta hozkailuan gordeko dugu, ordubetez gutxienez.
Orea 3 mm-ko lodieran luzatu eta 6 cm inguruko diametroa izango duten gailetak aterako ditugu. Gorringo eta esne-gain nahasketarekin margotu eta 200 ºC-tan laberatuko ditugu 10 bat minutuz. Atera eta geroko gorde.
Merenge italiarra egiteko, ura eta 100 g azukre sutan jarriko ditugu almibar bat egiteko. Bitartean, zuringoak harrotzen jarriko ditugu 25 g azukrerekin. Gure almibarrak 121 ºC hartu dituenean, hari fin bat bezala merengera gehitzen joango gara hau uneoro mugitzen dugun bitartean, epeldu arte. Geroko gorde.
Limoi konfitatua egiteko, limoiei azala atera (zati zuria gabe) eta juliana eran ebakiko ditugu. Ur hotzarekin abiatuta, 3 irakinaldi emango dizkiogu azal hauei, beti ura aldatuz eta laugarrenean almibar normal batean sartu eta ordubetez bertan irakiten izango ditugu. Hozten utzi eta geroko gorde.
Limoi krema egiteko, lehenbizi gelatina xaflak ur hotzetan beratzen jarriko ditugu. Jarraian limoi zukua limoi konfitatuarekin epeltzen jarriko dugu eta gelatina xaflak bertan disolbatuko ditugu. Honi pixkanaka lehenengo merenge italiarra nahasiko diogu eta jarraian esne-gain harrotua. Geroko gorde hozkailuan.
Fruitu gorri saltsa egiteko, osagai guztiak lapiko batean nahasi eta 10 minutuko irakinaldi bat eman ondoren, birrindu, iragazi eta geroko gorde.
Platera muntatzeko garaian, plateraren oinarrian limoi krema botoi bat jarriko dugu eta honen gainean gaileta itsatsiko dugu. Gaileta gainean krema jarriko dugu, honen gainean aukeratutako fruituak eta saltsarekin dena pixka bat bustiz bukatuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa