Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Oilasko nuggetak
Osagaiak
  • Oilasko paparra, 600 g
  • Esnea, 150 ml
  • 3 moldeko ogi xerra
  • Arrautza bat
  • Gazta krematsua, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Baratxuri hautsa, koilarakadatxo bat
  • Tipula hautsa, koilarakadatxo bat
  • Piperbeltza
  • Ogi birrindua
  • Perrexila freskoa
  • Arto malutak, Corn flakes modukoak, edalontzi bat
  • Arto irin findua
  • Arrautza bat (arrautzeztatzeko)
  • Ekilore olioa (frijitzeko)
Prestaketa

Hasteko, moldeko ogia esnetan bustiko dugu, ongi bigundu arte.

Jarraian, paparrak xehetuko ditugu, pasta moduko ore bat lortu arte. Horretarako elikagaien prozesadorean sartuko ditugu perrexil xehetuarekin batera.

Ontzi batean, papar-oreari ogi bigunduarekin nahasiko dugu eta jarraian, arrautza irabiatua, gazta krematsua, gatza eta espeziak.

Guztia ongi nahastu eta hozkailuan egoten utziko dugu 10-15 minutuz.

Bitarte horretan nuggetak birrineztatzeko nahaskia egingo dugu.  Motrailu baten laguntzarekin edo elikagaien prozesadorearen laguntzarekin arto malutak txikituko ditugu. Tamaina guztietako pinportak behar ditugu, ez da komeni gehiegi xehetzea.

Segidan, arto-maluta xeheak ogi birrinduarekin nahasi eta plater batean zabalduko ditugu.

Beste plater batean arto irin findua jarriko dugu eta, bukatzeko, beste batean arrautza irabiatua.

Jarraian, hozkailutik nuggeten orea aterako dugu eta koilaratxo baten laguntzarekin tamaina txiki eta forma irregular eta zapaleko aleak egingo ditugu.

Birrineztatzeko lehenik arto irin findutik pasako ditugu, segidan arrautzatik eta amaitzeko, ogi birrindu nahaskitik.

Bukatzeko, nuggetak ekilore oliotan frijituko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena