Errezetak miniaturak
Hasteko, kakahueteak labean txigortuko ditugu, 160 ºC-tan 12 minutuz. Txigortzen direnean, atera eta hozten utziko ditugu.
Bestalde, bananak zuritu eta 2 cm-ko lodierako xerratan ebakiko ditugu. Labeko erretiluan jarria izango dugun labeko paperaren gainean banana xerrak banatu eta izozkailuan sartuko ditugu, 30-40 minutuz.
Segidan, izozkailutik atera eta banana-xerra bakoitzaren gainean kakahuete krema jarriko dugu eta honen gainean, 1-2 kakahuete. Kakahueteak emeki zapaldu eta prestatutakoa izozkailuan sartuko dugu berriz, beste 20 minutuz.
Bien bitartean, txokolatea maria bainuan urtuko dugu.
Prestatu ditugun banana-xerrak izozkailutik atera eta txokolate urtuan bustiko ditugu. Atera ahala, erretiluan jarriko ditugu berriz, eta gatz ezkatekin apainduko dugu snicker bakoitza.
Berriro ere izozkailuan sartuko ditugu, txokolatea gogortu arte.
Oharra: Jan ahala atera izozkailutik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa