Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Minifrittattak
Osagaiak
  • 8 arrautza
  • Ziapea, 2 koilaratxo txiki
  • Ahuntz gazta, 80 g
  • Gatza, koilaratxo txiki ½
  • Piperbeltza
  • Edari bejetala, 80 ml
  • Pestoa, 60 ml
  • Cherry tomateak, bi eskukada
  • Kale, bi eskukada
  • 3 patata ertain
  • Olioa, igurzteko
Prestaketa

Labea aurrez berotzen jarriko dugu, 170 ºC-tan goitik eta behetik. Segidan, muffinak egiteko moldeko zulotxoetan labeko papera jarriko dugu.

Bestalde, ontzi batean arrautzak, ziapea, ahuntz gaztaren erdia mamurtuta, gatza, piperbeltza, edari bejetala eta pestoa irabiatuko ditugu.

Jarraian, cherry tomateak erditik zatituko ditugu, kale hostoak fin-fin moztuko ditugu eta amaitzeko, patatak zuritu eta birringailuarekin birrinduko ditugu.

Barazki guztiak atonduta ditugunean, ontziko nahaskiari erantsiko dizkiogu eta dena ongi nahasiko dugu.

Segidan, muffinen ontziko zulotxoak nahaskiarekin beteko ditugu eta gainetik aparte utzi dugun ahuntz gazta botako diegu.

Bukatzeko, 20-22 minutuz laberatuko ditugu. Egiten direnean, epeltzen utzi eta entsalada batekin zerbitzatuko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena