Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Bi eratako zainzuriak
Osagaiak
  • ZAINZURIAK EGITEKO:
  • 8 zainzuri
  • Ura, gatza eta azukrea, egosteko
  • 2 arrautza
  • Oliba-olio birjina
  • GARI-ZAINZURIAK EGITEKO:
  • Gari-zainzuriak, eskukada bat
  • Oliba-olio birjina, 30 g
  • Gurina, 15 g
  • Gatza
  • Gazta zaharra
Prestaketa

Zainzuri freskoak arrautza galdarraztatuekin prestatuko ditugu eta gari-zainzuriak, aldiz, gazta zaharrarekin.

Hasteko, zainzuri freskoak zuritu eta urez betetako lapiko batean gatz pixka batekin eta azukre pixka batekin egosten jarriko ditugu. 8 bat minutuz egosten utzi ondoren, uretan bertan epeltzen utzi.

Lapiko zabal bat erdiraino urez bete, gatz pixka bat bota eta sutan irakiten jarri. Orduan, arrautzak bertara kraskatu eta 2-3 minutuz galdarraztatu, egin arte. Jarraian ur hotzetara atera eta egosketa eten. Bukatzeko, atera eta sukaldeko paper gainean jarri ura xukatzeko.

Gari-zainzuriei azpiko zurtoin gogor zatia kendu. Zartagin bat gurin pixka batekin eta olioarekin su ertainean jarri eta bertan 6 bat minutuz gari-zainzuriak plantxan egin.

Plater batean, 4 zainzuri jarriko ditugu eta honen gainean arrautza bat, gatz larri pixka bat gainean eta oliba olio birjina txorrotada bat. Plateraren bestaldean, beste lau gari-zainzuri eta hauei gazta pittin bat birrindu gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena