Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Barrengorriak baratxuriekin
Osagaiak
  • Barrengorriak, 500 g
  • Urdaiazpikoa, 50 g
  • 3 baratxuri ale
  • Oliba-olio birjina, 70 g
  • Perrexila
  • Gatza
Prestaketa

Barrengorriei oineko lurra laban batekin kendu eta banaka uretan garbitu. Eskuen laguntzarekin, zurtoina txapeletik banatu eta zurtoinak txiki-txiki zatitu.

Zartagin bat olio koilarakada pare batekin eta berakatz-atal pare batekin su bizian jarri. Dantzan hastean, barrengorrien txapelak 5 minutuz salteatu bertan. Gorritu zaizkigunean, gatzez ondu eta labeko erretilu batean jarriko ditugu zurtoina kendu diogun atala gora begira dugularik.

Zartagin berbera berriro sutan jarri beste bi olio koilarakada batekin eta berotzen denean, gelditzen zaigun berakatz-atala eta urdaiazpikoa txikituta bertara gehitu. Hauek dantzan hastean, bertara barrengorrien zurtoinak gehitu eta beste 5 minutuz salteatu.

Jarraian, banaka hauekin txapelak beteko ditugu. Behin denak beteta, erretiluari ur pixka bat gehitu, perrexil xehatua barrengorrien gainetik bota eta oliba olio txorrotada batekin busti ondoren, labean bukatuko ditugu 200 ºC-tara 15 bat minutuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena