Errezetak miniaturak
Porruaren zati zuria, tipulatxa eta tipula zurituz eta xehetuz hasiko gara lanean.
Barazkiak xehetu ostean, zartagin zabal batera oliba-olio txorrotada bat bota eta barazkiak bertan erregosiko ditugu. Barazkiak izerditzeko eta errazago erregosteko, gatz apur bat erantsi.
Barazkien kolorea iluntzen hasten den garaian, ardo zuria erantsi eta alkohola lurruntzen utziko dugu.
Jarraian, pipermina eta tomate birrindua erantsiko dizkiegu barazkiei eta su-txikian, 8-10 minutuz, emeki-emeki erregosten utziko dugu guztia. Denbora amaitzean, gatz gehiago beharko balu, erantsi eta epeltzen utzi.
Bien bitartean, bierak garbituko ditugu. Aukerarik onena izoztuak erostea da, maskor eta guzti. Garbiak izan ohi diren arren, haragi zuria eta korala atera eta ur-txorrotada azpian garbituko ditugu.
Jarraian, bierirak eta koralak sukaldeko paperarekin lehortu eta bieira bakoitza bere koralarekin oskolaren erdian ipiniko dugu.
Gainean urdaiazpiko zatiak jarriko ditugu eta jarraian, aurrez prestatuko barazkien nahaskiarekin oskolak goraino beteko ditugu.
Segidan, ogi birrindu geruza eder batekin estaliko dugu oskol bakoitza.
Labea grill aukeran berotzen jarriko dugu eta bieirak labeko erreteiluan ipiniko ditugu.
Bieirak labean sartu eta gorritu arte edukiko ditugu bertan.
Amaitzeko, perrexila txikitu eta, platerera zerbitzatu aurretik, bieirei gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa