Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Atun kroketak
Osagaiak
  • Patatak, 500 g
  • Atun ketua, 275 g
  • Tipula fresko bat
  • Gurina, 15 g
  • Ziazerbak, 150 g
  • Perrexila xehetua, 2 koilarakada
  • 2 arrautza
  • Maionesa, 175 g
  • Errefau pikante birrindua (Rainfort gisakoa), koilarakadatxo bat
  • Esne-gain freskoa, 3 koilarakada
  • Irina, 75 g
  • Gatza
  • Piperrauts gorria
  • Olo maluta txikiak, 100 g
  • Oliba olioa, 4 koilarakada
  • Limoi bat
  • Kanonigoak (lagungarri gisa)
Prestaketa

Hasteko, patatak egosten jarriko ditugu. Egosi direnean, zuritu eta sardexka baten laguntzarekin birrinduko ditugu.

Bestalde, atunak azalik balu kendu egingo genioke eta jarraian, zati handitan moztu.

Tipula freskoa xehe-xehe egin eta gurinetan erregosten jarriko dugu. Jarraian, perrexila gehituko diogu eta sutatik aterako dugu.

Ziazerbak ongi garbitu eta erdiko zurtoina kenduko diegu. Segidan, eltze batean ipiniko ditugu ur txorrotadatxo batekin eta eltzea taparekin estalita, 90 segunduz egosiko ditugu su ertainean.

Ziazerbak egosi direnean, iragazi eta ongi xurgatuko ditugu. Ondoren, laban baten laguntzarekin zati handitan moztuko ditugu.

Ontzi sakon batean patata birrinduak, tipula erregosia eta ziazerbak nahasiko ditugu. Jarraian, arrautza erantsiko diogu nahaskiari eta poliki-poliki atun ketua gehituko diogu eta dena ongi nahasiko dugu.

Jarraian, eskuak irineztatu eta kroketa formako bolatxoak egingo ditugu nahaskiarekin eta 30 minutuz hozkailuan gordeko ditugu.

Bien bitartean, katilutxo batean maionesa, esne-gaina eta errefau birrindua nahasiko ditugu.

Ondoren, 3 plater hartu eta batean arrautza irabiatuko dugu, bestean irina, gatza eta piperrauts gorria nahasiko dugu eta hirugarrenean, olo malutatxoak jarriko ditugu.

Kroketak ordena honetan arrautzeztatuko ditugu: irinetik, arrautzetik eta olo malutetatik pasatuz.

Zartagin batean oliba-olioa berotu eta berdel-kroketak bertan frijitu.

Zerbitzatzeko garaian, plateraren alde batean kroketak ipini, alboan maionesa eta errefauaren nahaskia, limoi zati batzuekin apaindu eta kanonigo entsaladarekin lagundu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena