Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Muskuilu eta otarrainxka pastel gratinatua
Osagaiak
  • PASTELA EGITEKO OSAGAIAK:
  • Muskuiluak, 1kg
  • Ura, muskuiluak irekitzeko
  • 12 otarrainxka
  • Pattarra, 80 ml
  • 4 tipulatxa
  • 2 arrautza
  • Legamia harrotzailea, koilaratxo bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Gurina, moldeak margotzeko
  • GRATINATUA EGITEKO OSAGAIAK:
  • Gurina, 25 g
  • Arto-irin findua, 25 g
  • Esnea, 250 ml
  • Arrautza gorringo bat
  • “Quesitos” moduko gazta krematsua, 3
  • Esne-gaina, 30 ml
  • Gatza
  • Intxaur muskatua
  • Pinaziak, 50 g
  • OINARRIRAKO OSAGAIAK:
  • Tomate saltsa, 400 g
  • 4 pikillo piper
Prestaketa

Muskuiluak irekiz hasiko gara lanean. Honetarako, muskuiluan eltze batean ipini eta ur apur bat gehituz lurrunetan irekiko ditugu. Ireki direnean, oskoletatik atera eta bizartxoak kenduko dizkiegu.

Jarraian, otarrainxkak zuritu eta zikina kenduko diegu, txotx baten laguntzarekin.

Laban baten laguntzarekin, muskuiluak eta otarrainxkak zatituko ditugu eta plater batean gordeko ditugu.

Hau eginda, arrautzak zuringo eta gorringotan banatuko ditugu. Jarraian, bi zuringoak elur-punturaino harrotuko ditugu. Gorringoak gorde, ez bota.

Ondoren, tipulatxa xehetu eta zartagi batean erregosten jarriko dugu gatz apur batekin. Behin erregosi denean, muskuiluak eta otarrainxkak erantsiko dizkiogu eta egurrezko koilara baten laguntzarekin buelta batzuk emango dizkiogu.

Honen ondoren, pattarra erantsi eta, sua emanda, erre egingo dugu eta apur bat urritzen utziko dugu dena.

Zartagina sutatik atera eta epeltzen utziko dugu. Behin epeldu denean, gorringoa, gatza eta piperbeltza erantsiko dizkiogu eta guztia nahasiko dugu.

Jarrain, nahaskia zuringo harrotuari erantsiko digou legami harrotzailearekin batera, eta guztia poliki-poliki nahasiko dugu.

Labea 170 gradu zentigradutan berotzen jarriko dugu, goitik eta behetik.

Muskuilu eta otarrainxken nahaskia moldetxoetan sartuko dugu. Honetarako, bi aukera ditugu; lehena, budin-ontziak gurinarekin igurtzi eta bertara isurtzea, eta bigarrena, magdalenetarako silikonazko ontzian sartzea.

Moldeak bete ditugunean, maria-bainuan ipini moldea edo moldeak eta 45 minutuz labean egosiko ditugu.

Bien bitartean gainerrerako saltsa egingo dugu. Honetarako, gurina, maizena, esnea, gatza eta intxaur muskatua erabilita, bexamel arin bat egingo dugu, prozeduraren erdi partean gazta krematsua erantsiz.

Bexamela egin denean, sutatik baztertu eta minutu batzuen ondoren, arrautzaren gorringoa erantsi eta ongi nahasiko dugu. Ondoren, hozten utzi eta behin hoztu denean, gozogintzako mahukan sartuko dugu.

Pasteltxoak egin direnean, labetik atera eta hozten utziko ditugu. Guztiz hoztean moldeetatik aterako ditugu eta erreteilu batean, labeko paperaren gainean, bata bestearen ondoan tartetxo txiki bat utziz ipiniko ditugu.

Jarraian, gozogintzako mahukan dugun bexamelarekin geruza eder bat jarriko diogu gainetik pasteltxo bakoitzari eta ahaztu gabe pinaziekin osatuko dugu gainerrea. Pasteltxo bakoitzari pinaziak bota gainetik. Labea gainerretzeko aukerarekin programatuta pasteltxoak gorrituko ditugu.

Bitarte horretan, tomatea eta piperrak birrinduko ditugu irabiagailuaren laguntzarekin.

Amaitzeko, plateraren oinarrian borobil forma bat emanez tomate eta piper saltsarekin ohe bat egingo dugu, eta gainean pasteltxoa jarriko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena