Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Natxoak errefautxo kremarekin
Osagaiak
  • Arto irina, 100 g
  • Arto polenta, 100 g
  • Gari irina, koilarakada eta erdi
  • Ibarrako piperrauts gorria, koilaratxo txiki bat
  • Gatza
  • Oliba-olioa, koilara bat
  • Ur beroa (ia irakiten)
  • Ekilore-olioa, frijitzeko
  • ERREFAUTXO KREMA EGITEKO
  • 6 errefautxo
  • 4 errefautxo beltz
  • Crême frâiche edo esne-gain freskoa, 3 koilarakada
  • Dijongo ziapea, koilarakada bat
  • Perrins saltsa
  • Limoi zukua
  • Gatza
Prestaketa

Natxoen orea eginez hasiko dugu errezeta. Horretarako, arto irina, arto-polenta, gari irina, piperrauts gorria eta gatza ontzi sakon batean ipiniko ditugu eta koilararekin buelta batzuk emanez dena ongi nahasiko dugu.

Jarraian, oliba-olioa erantsi eta apur bat nahasiko dugu.

Ondoren, ur beroa txorrotadatxoan isurtzen hasiko gara; neurri zehatzik ez duenez, apurka-apurka botako dugu. Bien bitartean, koilara edo mihi baten laguntzarekin orea nahasiko dugu bueltaka, gelditu gabe. Eskuekin molda genezake testurako orea lortu behar dugu; urarekin pasatu bagara, polenta eta arto irina neurri berean erantsi oreari, koilarakadatan.

Behin orea egin dugunean, mahai gaina irineztatuko dugu eta orea bertan landu. Buelta batzuk emango dizikogu. Honen ondoren ontzi batean sartu, trapuarekin tapatu eta 15 minutuz egoten utziko dugu.

Jarraian, orea zatitan banatu eta zati bakoitza labeko paperaren gainean jarriko dugu eta gainetik beste labeko paper zati bat jarriko diogu, hau da, orea bi paperen erdian jarriko dugu.  Arrabolarekin luzatuko dugu, xaflak ahalik eta finenak eginez. Sardeska baten laguntzarekin alderik alde flaxari zulotxoak egingo dizkiogu.

Behin orea xaflatan dugunean, labanaren laguntzarekin xafla bakoitza bertikalean ebakiz zatitan banatuko dugu eta ondoren zati bakoitza hirukitxotan banatuko dugu.

Labeko paperarekin estali berriro eta erretilu baten gainean jarri zabal-zabal, orearen zati guztiekin prozedura bera jarraituz (xaflak edo natxoak labeko paperaren artean babesturik daudenez, erretiluan bata bestearen gainean jarri ditzazkegu).

Denak ditugunean, izozkailuan sartu eta ordubetez bertan edukiko ditugu.

Bukatzeko, natxoak edo hirukitxoak izozkailutik atera eta frijitu egingo ditugu. Honetarako, zartagin batean ekilore-olioa berotuko dugu eta hirukitxoak banan-banan bertan frijitu ditugu. Behin alde bietatik gorritu eta kurruskari gelditu direnean, sukaldeko paperaren gainera aterako ditugu soberako olioa xurgatzeko.

Errefautxo krema egiteko, Ingalaterrako “Radishes sauce” moduko bat egingo dugu, gure eskualdean ekoizten diren errefautxo beltzekin.

Errefautxoak garbitu eta birringailu baten laguntzarekin banan-banan birrinduko ditugu. Amaitutakoan, errefautxo birrinduak ontzi sakon batean jarriko ditugu.

Jarraian, esne-gaina eta gainontzeko osagaiak erantsiko dizkiogu eta guztia nahasiko dugu.

Amaitzeko, natxoak saltsan busti eta jan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena