Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Boletus kabiar faltsua
Osagaiak
  • Onddo beltz salda, 250 ml
  • Onddo beltz hautsa, koilarakadatxo bat
  • Agar-agar hautsa, 4 g
  • Ekilore olioa, 200 ml
  • Alderantziztutako maria-bainu izotzak
Prestaketa

Onddoen salda eta hautsa eltze batean berotu.

Irakin duenean, agar-agarra gehitu eta hagaxkarekin ongi nahasi. Epeltzen jarri biberoi batean.

Alderantziztutako maria-bainua prestatu ura eta izotzekin, eta goian jarriko dugun ontzi hutsean ekilore olioa ipini. Bestela, errazago egiteko, elikore olio ontzia hozkailuan 2-3 orduz hoztu + 10 minutuz izozkailuan.

Biberoikoa oliotara isuri tantaka-tantaka, euria bailitzan. Beheraino hondoratzen direla ikusiko dugu. Utzi bertan minutu batzuk eta jarraian bitsaderarekin jaso eta sukaldeko paperean utzi xukatzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena