Errezetak lehenengo platerak
Harira zopa:
Bezperan, txitxirioak eta dilistak uretan jarriko ditugu.
Lapiko batean tipulina, azenarioa eta apioa txikituta sartu eta olioarekin erregosten jarriko dugu. Txitxirioak, tomateak txikituta ura eta salda gehitu eta dena egosten jarriko dugu 20 minutuz. Ondoren, tomate saltsa, dilistak kurkuma eta azafrai pistiloak sartu eta beste 30 minutuz egosi. Orduan arkume bolak gorrituta gehitu irin koilarakada batekin eta fideoekin, 10 minutuz irakin eta egoten utzi. Almaizeko perrexil eta martorri txikitua gehitu.
Arkume bolak:
Ontzi batean esnea moldezko ogi xerrekin elkartu heze daitezen. Baratxuri aleak ondo txikitu eta moldezko ogi hezetuekin elkartu. Bertara beste osagaiak sartu eta ore bat egin. Eskuekin bolak egin eta olio berotan frijitu eta paperean xukatu.
Patata bolak:
Patatak egosi eta ontzi batean sartu, bertara gatza eta maizena bota, ondo nahastu eta eskuekin bolak egin. Oliotan frijitu, xukatu eta gainetik piperrautsa bota.
Bukaera:
Plater sakon batean harira zopa bota eta gainetik patata bolak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa