Errezetak lehenengo platerak
Labea 180 graduan berotzen jarri.
pipermorroa garbitu, lehortu, erretiluan jarri, eta oliba olioarekin igurtzi ondoren, laberatu. 50-55 minutuko laberatzea beharko du, baina gainontzeko barazkiak garbitu eta zatitu ahala, alboan jarriko dizkiogu.
Tipula zuritu eta laukitan moztu. Batata, txiribia eta azenarioak zuritu eta laukitxotan moztu ondoren, ontzi sakon batean sartu, eta oliba olioarekin, gatzarekin, usain belarrekin zein piperrauts ketuarekin ondu eta nahasi. Baratxuriak zuritu, eta erdiko zurtoina kendu ondoren, laurdenetan moztu.
Barazkiak pipermorroaren ondoan zabaldu, baita baratxuriak ere. Noizbehinka, pipermorroari eta barazkiei buelta eman.
Egiten direnean, labetik atera eta pipermorroari azala eta haziak kendu.
Segidan, eltze batera barazki guztiak isuri, eta lanperna alga, tomate pasta eta barazki salda gehitu eta birrindu. Barazki kremari esne-gaina edo koko esnea gehitu, gatzetan eta piperbeltzetan zuzendu, eta irakinaldi txiki bat eman ondoren, zerbitzatzeko prest egongo da.
Zerbitzatzeko, katilu sakon batean, barazki-bisquea zerbitzatu eta zirkunferentzian esne-gain edo koko-esne tanta batzuk banatu ondoren, makilatxo batekin, horien erditik zirkunferentzia bat marraztu (tanta zuriek hostotxo forma hartuko dute horrela). Segidan, erdian, ogi txigortu zatitxo batzuk banatu, eta, gainean, tipulin belar bat edo bi.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa