Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arrain eta otarrainxka quenelleak
Osagaiak
  • Ziazerba edo barazki krema oinarrirako.
  • Quenelleak egiteko:
  • Legatza, 400 g
  • Ganba handiak, 6
  • Crème fraîche, 220 g
  • Arrautza zuringoak, 2
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Apaingarri gisa:
  • Ziazerba hosto batzuk
  • Oliba olioa
  • Ilen kultibatu hostoak
Prestaketa

Arrain eta otarrainxka quenelle-ak

Labea 210 Cº-an berotzen jarri goitik eta behetik. Legatzari azala eta hezurtxoak kendu. Otarrainxkak zuritu, eta hestea kendu.

Birringailu batean, arraina, ganba handiak, gatza eta piperbeltza batu eta ongi birrindu, ore edo pure moduko bat egiten den arte. Segidan, birringailuko orea ontzi sakon batera atera, eta crème fraîchea erantsi. Guztia ongi integratzen den arte nahasi.

Beste ontzi sakon batean, arrautza zuringoak elur puntura arte harrotu. Segidan, elur puntua, pixkanaka-pixkanaka, ontziko arrain eta ganba handi oreari erantsi, mugimendu inguratzaileen bidez nahastuz.

Quenelle formako bolatxoak egiteko, bi koilara behar ditugu. Koilara batekin, koilarakada bat arrain eta otarrainxka ore hartu, eta beste koilararekin, orearen aldeak borobiltzen saiatuko gara, arrautza formako bolatxo bat egiten dugun arte. Quenelleak egin ahala, labeko paperarekin estalia izango dugun erretiluan banatu.

7-8 minutuz laberatu.

Ziazerba-fideo kurruskariak

Ziazerba hostoak julianan moztu. Zartagi batean, oliba olioa ongi berotu, eta ziazerba hostoak kurruskari gelditzen diren arte frijitu. Plater batera atera, eta gatzetan ondu.

Aurkezpena

plater sakon eta apain baten oinarrian, ziazerba-krema ipini, eta horren gainean, 2-3 quenelle. Segidan, quenelleen gainaldea ziazerba-fideo kurruskariekin eta ilen kultibatu hostoekin altuera emanez apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena