Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Toskanako zopa
Osagaiak
  • Saltxitxa artisauak, 8
  • Tipuleta bat
  • Porru bat
  • Baratxuri bat
  • Apio zurtoin bat
  • Azenario bat
  • Arto irin findua, 2 koilarakada
  • Hirugiharra, 10 xerra
  • Patata txikiak, 8
  • Kale aza, 3 hosto
  • Oilasko edo oilo salda, 2 litro
  • Esne-gaina
  • Parmesano gazta zati bat
  • Parmesano gazta birrindua, 80 g
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Barazkiak landu

Baratxuria eta tipula zuritu ondoren, xehe-xehe moztu. Azenarioa zuritu, eta dadotxotan moztu. Porrua garbitu, eta zati txikitan moztu. Patatak garbitu, eta laurdenetan moztu. Kale hostoak garbitu, zurtoina kendu eta julianan moztu. Apioa garbitu, hari zatarrak kendu eta dadotxotan moztu.

 

Saltxitxak frijitu

Saltxitxak zatitan moztu eta hauek, zartagi batean, arin-arin frijitu. Egiten direnean, koipea ongi kentzeko, sukaldeko paperaren gainera atera.

 

Barazkiak erregosi

Eltze sakon batean, txorrotada bat oliba olio berotzen jarri, eta barazkiak gatz apur batekin ordena honetan erregosi: baratxuria, tipula, porrua, apioa eta azenarioa.

Segidan, arto almidoia gehitu, eta koilararekin ongi nahasiko dugu (roux moduko bat egin).

Oilasko salda gehitu, eta 10 minutuz egosten utzi.

Denbora horren ostean, saltxitxa frijituak, kale aza, esne-gaina,  parmesano birrindua, gatza eta piperbeltza erantsi, eta beste 15 minutuz egosten utzi.

 

Patatak eta hirugiharra

Zartagi batean, olioa berotu, eta patata zatiak bertan erregosi. Egiten direnean, bitsaderaren laguntzarekin atera, olioa ongi xukatu, eta erdiak zopari gehitu. Beste erdiak platera apaintzeko gorde.

Hirugiharra zartaginean txigortu.

Azkenik, parmesano gazta zatiari lauzak atera. Zuritzaile batekin egin dezakegu.

 

Zerbitzatu

Plater edo katilu sakon batean, zopa zerbitzatu, eta erdian, hirugiharra, parmesanoaren lauzak eta aparte utzi ditugun patatak ipini.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena