Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Minestrone zopa
Osagaiak
  • Hirugiharra, 100 g
  • Tipula bat
  • Patata handi bat
  • Brokoli erdi bat
  • Azenario pare bat
  • Kuiatxo bat
  • Baratxuri-atal bat
  • Ilarrak, 150 g
  • Apio adar bat
  • Ziazerba eskukada bat
  • Babarrun gorri egosiak, 150 g
  • Pasta (ukondo erakoak), 250 g
  • Tomate kontzentratua, 150 g
  • Oilasko salda, 1 litro
  • Albaka lehorra, koilarakada txiki bat
  • Oregano lehorra, koilarakada txiki bat
  • Parmesano gazta
  • Oliba olio birjina
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Lapiko bat su bizian jarri eta bertan gorrituko dugu hirugiharra, 5 bat minutuz, zerratan moztuta. Atera eta gorde geroko.

Tipula, baratxuria, apioa, patata eta azenarioa zuritu eta laukitxotan moztu. Brokolia eta kuiatxoa era berean moztuko ditugu.

Hirugiharra gorritzeko erabili dugun lapikoa berriro sutan jarri, olio zorrotada bat bota bertan eta tipula eta baratxuria erregosten jarriko ditugu. Tipula erdi erregosita daukagunean, gainerako barazki txikituak eta ilarrak gehituko dizkiogu eta beste minutu batzuez dena erregosiko dugu. Tomate kontzentratua, albaka eta oreganoa gehituko dizkiogu eta jarraian salda gehituko diogu. Gatza eta piperbeltza gehitu eta 15 bat minutuz irakiten izango dugu su motelean.

Denbora pasatu ondoren, pasta eta babarrun egosiak gehitu eta beste 10 bat minutuz egosten izango dugu dena. Dena eginda dagoenean, ziazerbak txikituta gehitu eta zerbitzatu parmesano gaztarekin lagunduta.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena