Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Mantxako gazpatxoak galeano ogiarekin
Osagaiak
  • Untxi erdi bat
  • Oilasko erdi bat
  • Baratxuri-atalak, 5 ale
  • Ereinotz hosto bat
  • Piperbeltz ale batzuk (8 bat)
  • Tipula bat
  • Pipermorro bat
  • Barrengorriak, 6 ale
  • Tomate saltsa, 150 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ogia egiteko:
  • Gari irina, 110 g
  • Gatza, 15 g
  • Ur beroa, 65 g
Prestaketa

Oilaskoa eta untxia tamaina erdiko zatitan moztu eta gatzez onduko ditugu. Lapiko bat su bizian jarriko dugu olio pixka batekin eta bertan gorrituko ditugu haragi zatiak, jarraian urez estali eta 4 baratxuri-atal, ereinotz hostoa eta piperbeltz aleak gehitu ondoren, tapa jarri eta irakiten hasten den momentutik ordu eta laurden izango dugu egosten (30 minutu lapiko azkarrean).

Haragia egosi bitartean, gainerako baratxuri-atalak eta tipula txikitu eta erregosten jarriko ditugu lapiko batetan olio pixka batekin. Piperra era berean moztu eta 5 minututara tipulari gehituko diogu.

Barazkiak erregosi bitartean (20 bat minutu) galeano ogia egiten joango gara. Horretarako irina, gatza eta ur beroa katilu batetan nahasi eta eskuekin ondo landuko ditugu ore uniforme eta leun bat lortu arte. Lortutako orea bi bolatan banatu eta arrabolaren laguntzarekin bi talo fin aterako ditugu (2 mm lodierakoak). Labea 250 gradutan berotu eta bertan erre ogiak 5 minutuz. Gorde geroko.

Erregositako barazkiei barrengorriak xerratuta gehitu eta beste 8 bat minutuz erregosten utziko ditugu. Bukatzeko, tomate saltsa gehitu eta goxo-goxo su baxuan irakiten utziko dugu.

Haragia egosita dagoenean, atera eta azalak eta hezurrak kendu eta mamurtu egingo dugu. Jarraian, erregositako barazkiei gehitu eta egosketan lortutako salda iragaziarekin estaliko dugu dena. 10 minutuz irakiten izan ondoren, galeano ogia ahoan sartzeko moduko ataletan moztu eta lapikora gehituko dugu, beste 10 minutu sutan izan eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena