Errezetak lehenengo platerak
Hartu odolkiak eta lapiko batean jarriko ditugu porru batekin, baratxuriarekin eta gatz pixka batekin. Urez estali ondoren, su motelean egosi 25 minutuz. Bitartean, porruak txiki-txiki moztu eta zartagin batean jarriko ditugu erregosten su motelean oliba olio pixka batekin. Behin odolkiak prest daudenean, azala kendu eta porruarekin nahasiko ditugu. Atera sutatik eta utzi epeltzen.
Bexamela egiteko, esnea lapiko batean jarri eta berotu irakiten hasten den arte. Beste lapiko batean gurina urtu su motelean eta bertan erregosi irina minutu pare batez. Jarraian, esnea pixkanaka gehitu, uneoro hagaxkarekin eragiten diogun bitartean. Gatzez eta piperbeltzez ondu eta gorde beroan.
Lasagna pasta bere tapakian jartzen duen modura egosi, ur hotzetan hoztu eta trapu baten gainean ireki eta lehortu. Odolki betegarriarekin bete, kaneloi itxura eman eta aurrez gurinez igurtzita edukiko dugun labeko erretilu batean jarri. Jarraian, bexamela gainetik bota, gazta gehitu eta labera sartuko ditugu 20 bat minutuz 220 °C-tan.
Saltsa egiteko, tipulatxak txikitu eta erregosten jarriko ditugu lapiko batean gurin pixka batekin. Erregosita daudenean, patxarana gehitu eta utzi murrizten erdira arte. Ondoren, esne-gaina gehitu eta saltsak loditasuna hartzen duenean, gatzez eta piperbeltzez ondu.
Zerbitzatzeko garaian, plater baten oinarrian patxaran saltsa pixka bat jarri eta honen gainean kaneloiak jarriko ditugu.
Oharra: enpanada olata batzuk bete ahal ditugu odolki betegarriarekin, frijitu eta gero patxaran saltsarekin lagunduta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa