Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Bruselazatxoak gainerreta
Osagaiak
  • Bruselazatxoak, 500 g
  • Ura
  • Gatza
  • Bexamela egiteko:
  • Gurina
  • Tipulatxa
  • Irina, 80 ml
  • Behi esne freskoa, 500 ml
  • Haragi salda kontzentratua, 250 ml
  • Intxaur muskatua
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Gainerretzeko:
  • Ahuntz gazta
  • Parmesano gazta
  • Mozzarella gazta
  • Lagungarri gisa:
  • Pinaziak
  • Mahaspasak, eskukada txiki bat
Prestaketa

Bruselazatxoen gaineko hostoak kendu eta uretan garbitu. Eltze sakon batean ura irakiten jarri, gatza gehitu eta lehen irakinaldian bruselazak gehitu. 10-12 minutuz egosi eta bitsadera batekin azatxoak atera.

Bexamela

Tipulatxa zuritu eta xehe-xehe moztu. Zartagin batean gurina urtu eta tipulatxa bertan gorritu, gatz apur batekin. Gorritzen denean, irina erantsi eta minututxo batez nahasi, koipera ongi eransteko. Esnea pixkanaka-pixkanaka gehitu, nahasteari utzi gabe. Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua gehitu.

Haragi salda gehitu eta bexamela egiten den arte koilararekin nahasi.

Bexamela arina geldituko zaigu.

 

Montatzea

Labea 230 °C-tan goitik eta behetik berotzen jarri. 

Erretilu batean azatxoak zabaldu eta bexamela gainetik bota.

Parmesano gazta birrindu, mozzarella eskuarekin mamurtu eta ahutz gazta laurdenetan moztu. Gazta guztiak bexamelaren gainean zabaldu.  

Gazta ongi gorritzen den arte laberatu.

Azkenik, pinaziak zartagin batean arin-arin txigortu eta mahaspasekin batera azatxoen gainean zabaldu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena