Errezetak lehenengo platerak
Pistoa
Tipulina txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko dugu 3 koilarakada oliorekin eta baratxuri-atalekin, baina hauek zuritu gabe. Tipulina 15 bat minutuz edukiko dugu erregosten, eta bitartean, bi piperrak laukitxotan moztu eta beste zartagin batean, 5 minutuz, su bizian erregosi. Jarraian, tipulinari gehituko dizkiogu.
Piperrak erregositako zartagin berdinean, beste olio pixka bat jarri, eta era berean, kuiatxoa eta alberjinia erregosiko ditugu laukitxotan moztuta. Hauek ere, 5 minutuz erregosi ondoren, aurreko prestaketarekin nahasiko ditugu. Tomateak ere, laukitan moztu eta aurreko zartaginean pare bat minutuz erregosi ondoren, gainerako barazkiekin nahasiko ditugu. Ezkai adar batzuk eta albaka hosto batzuk gehitu. Gatzez ondu eta 5 minutuz dena erregosten utzi ondoren, geroko gordeko dugu.
Patatak
Patatak zuritu eta zilindro forma eman ondoren, 5 cm-ko lodierako xerratan moztuko ditugu. Jarraian, lapiko batean jarriko ditugu oliba olioarekin estalita, eta melatu egingo ditugu su motelean, 45 minutuz, kanela adarrarekin batera. Gorde geroko.
Bakailaoa
Lehenbizi, baratxuria melatuko dugu oliba oliotan. Baratxuria atera eta olioa epeldu denean, bakailaora bertara gehitu, su motelean jarri eta bertan egingo dugu, 8 bat minutuz. Bakailaoa eginda dagoenean, atera eta oliba olioa epeldu bitartean, bakailao atalak aterako ditugu. Behin olioa epeldu denean, ozpin txorrotada bat botako diogu eta pil-pila egingo dugu iragazki baten laguntzarekin.
Aurkezpena
Sukaldeko eraztun bat hartu eta oinarrian patata melatua jarriko dugu. Patatari kanela hauts pixka bat eta gatz larri ezkata batzuk gainetik bota ondoren, pisto geruza bat jarriko dugu gainean. Pistoaren gainean bakailao atal batzuk jarriko ditugu, pil-pil ozpin-olioa gainetik bota eta askotariko letxuga buket bat aldamenean jarriz bukatuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa