Errezetak lehenengo platerak
Arroza
Arroza ur txorrotada azpian ongi garbituko dugu. Ondoren, eltze batean jarri, ura eta gatza gehitu eta irakiten jarri behar da. Lehen irakinaldian, sua jaitsi, eltzea taparekin estali, eta 12 minutuz, arroza egosi.
Marinatua prestatzeko
Zapalgailu batekin baratxuria zanpatu eta birrindutako baratxuri-mamia katilu sakon batera aterako dugu. Jengibrea gazta-birringailuan birrindu eta katilura botako dugu. Martorri hostoak xehe-xehe moztu eta katilura gehituko ditugu. Lima azala birrindu eta, segidan, limari zukua atera. Biak gehituko ditugu katilura beste osagaiekin batera.
Azkenik, falta diren osagai guztiak (likidoak, eztia eta pipermin hautsa) katilukoari gehitu eta ongi nahasi.
Marinatu
Tretxuak uretatik atera eta "zip" moduko poltsa batean sartuko ditugu. Lehen prestatutako marinatua gehitu eta hozkailuan gordeko ditugu 15-20 minutuz.
Fideoak frijitu
Zartagin batean ekilore olioa ongi berotu eta fideoak bertan frijitu, kolorea aldatzen zaien arte. Kontuz ibili behar da, erre ez daitezen. Egiten direnean, iragazki baten laguntzarekin olioa kendu eta gorde.
Barazkiak
Baratxuria eta azenarioa zuritu eta pipermorro horiarekin batera guztiak brunoise erara moztuko ditugu, xehe-xehe. Wok moduko zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta barazkiak bertan erregosiko ditugu. Ondoren, mahaspasak gehitu, eta geroxeago arroza eta fideoak gehitu eta guztia ongi nahasi.
Tretxuak plantxan
Zartagin edo plantxa bat ongi berotu, tretxuak marinatutik atera, eta bertan, 3 minutuz, kozinatu gutxi gorabehera. Nahi bada marinatuarekin gainetik busti. Egindakoan, zartaginera marinatu-saltsa gehitu, arto almidoia uretan disolbatu eta marinatuari gehitu. Loditzen den arte kozinatu, eta jarraian, iragazi. Katilu batera atera eta gorde.
Aurkezpena
Katilu batean arrozaren nahaskia jarri. Honen gainean tretxu batzuk zerbitzatu eta sesamo beltzarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa