Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Steak tartarra waldorf entsalada eta patata frijituekin
Osagaiak
  • Steak tartarra egiteko:
  • Behiaren azpizuna, 200 g
  • Oliba olio birjina, 2 koilarakada
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Worcestershire edo perrins saltsa, koilarakada txiki bat
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Ketchupa, koilarakada erdia
  • Kaparrondo txikitua, koilarakada bat
  • Tipulin erdia, txikituta
  • Ozpinetako luzokerrak, pare bat txikituta
  • Galeper arrautzak, pare bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • Waldorf entsalada egiteko:
  • Baby erako ziazerbak, 100 g
  • Sagar bat
  • Apio adar txiki bat
  • Intxaurrak zurituta, 30 g
  • Mahaspasak, 50 g
  • Oliba olio birjina
  • Limoi erdiaren zukua
  • Ziapea, koilarakada txiki bat
  • Gatza
  • Gainerakoak:
  • Patatak, 2 ale
  • Berakatz-atal bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
Prestaketa

Ahal dela, azpizuna momentuan bertan eta labanarekin txiki-txiki moztu behar da. Jarraian, gainerako osagai guztiak gehituko dizkiogu, galeper arrautzak izan ezik, eta hozkailuan gordeko dugu geroko.

Waldorf entsalada egiteko, ziazerbak garbitu, xukatu eta pixka bat moztu egingo ditugu. Intxaurrak eta mahaspasak ere erditik txikituko ditugu. Sagarra garbitu, erdiko haziak kendu eta atal finetan moztuko dugu. Apio adarra zuritu eta zati txikitan moztu. Nahasi osagai guztiak katilu batean. Ozpin olioa egiteko, ziapea, limoi zukua eta gatza katilu batean nahasi, eta olioa gehituko diogu, guk nahi dugun puntua lortu arte. Gorde geroko.

Patatak zuritu, makilatan moztu eta olioarekin eta berakatz atal zapaldu batekin frijitu zartagin batean.

Zerbitzatzeko garaian, metalezko molde bat hartu eta erdian steak tartarra jarriko dugu. Jarraian, arrautza bat kraskatu eta bere gorringoa tartarraren gainean jarriko dugu. Waldorf entsaladarako egindako ozpin-olioarekin ondu eta aldamenean jarriko dugu. Azkenik, ondoan patata frijitu batzuk jarriko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena