Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Askotariko sasi-pizza festa
Osagaiak
  • AZENARIO ETA TXITXIRIO OINARRIA EGITEKO
  • Azenario zuritu eta birrindua, 125 g
  • Txitxirio irina, 60 g
  • Gatza, koilarakadatxo laurdena
  • Berakatz lehor hautsa
  • Kuminoa eta piperrauts pixka bat
  • GAINEAN JARTZEKO
  • Esne-gain garratza, 50g
  • Ricotta gazta, 300 g
  • Ziazerbak, 100 g
  • Gorgonzola, 80 g
  • Udare bat
  • Intxaurrak
  • AZALORE OINARRIA EGITEKO
  • Azalore txiki bat ( 200 g behar ditugu garbian)
  • Arrautza bat
  • Mozzarela gazta birrindua, 80 g
  • Oregano lehorra
  • Gatza eta piperbeltza
  • GAINEAN JARTZEKO
  • Tomate saltsa
  • Mozzarela
  • Barrengorriak
  • Tipula
  • Olibak
  • Antxoak
  • NIZAKO SOCCA EGITEKO
  • Txitxirio irina, 125 g
  • Ura, 250 g
  • Oliba olioa, 3 koilarakada
  • Gatza, koilarakadatxo erdia
  • Piperbeltza
  • GAINEAN JARTZEKO
  • Gazta krematsua
  • Errukula
  • Gazta ezkatak
  • Intxaurrak
  • Limoi azala
Prestaketa

Lehen oinarria egiteko, azenario birrinduak, txitxirio irina, berakatz lehorra, kuminoa, piperrautsa eta gatza nahasi, eta labeko paper gainean irekiko dugu, pizza itxura emanez. Jarraian, labeko erretilu batean jarri, eta 20 minutuz, 200 °Can kozinatuko dugu.

Bitartean, azaloreari loreak atera, uretan ondo garbitu, eta jarraian, birrindu egingo dugu kuskus itxura hartu arte. Katilu batean jarri, eta 6 minutuz, mikrouhin labean sartuko dugu, pixka bat lehor dadin. Jarraian, arrautza, mozzarela, oregano lehorra, gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu. Ondo nahasi eta lortutako orea labeko paper gainean irekiko dugu ahal dugun finen utziz. Hau ere, labean sartuko dugu 15-18 minutuz, 200 °Can.

Socca egiteko, txitxirio irina, oliba olioa, gatza eta piperbeltza katilu batean nahasiko ditugu, eta pixkanaka ur hotza gehituko dugu, adaxka batekin nahasi bitartean. Beste bi pizza oinarriak labetik atera ditugunean, labea 250 °Can jarriko dugu, eta labeko metalezko erretilu bat, bertan, 5 minutuz, berotzen jarriko dugu. Atera eta olioarekin pixka bat igurtzi ondoren, socca ore geruza bat bertara bota, eta labeko goialdean sartuko dugu. 3 minutu pasa ondoren, grill eran jarri labea, eta beste 5-6 minutuz gorrituko dugu, eginda egon arte. Atera eta beroan gorde.

Gainerako beste bi oinarriei gustuko osagaiak jarri gainean, eta pizza normal bat bezala, beste 5-8 minutuz laberatu, eginda egon arte.

Socca hirukietan moztu, gazta krematsu pixka bat gainetik igurtzi, eta jarraian, errukula hosto batzuk, gazta ezkata batzuk eta intxaur batzuk jarri. Azkenik, limoi txorrotada batekin zerbitzatu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena