Errezetak lehenengo platerak
Lehenengo egingo duguna, aukeratutako zerealak, bezperan, beratzen jartzea izango da (oloa, espelta, zekalea, garagarra,…), eta gero, katilukada bat zerealeko, 4 katilukada ur jarriko ditugu lapiko batean eta bertan egosiko dugu ordu eta erdiz. Utzi hozten eta gorde gerorako.
Tipulina txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko dugu zartagin batean, olio tanta batekin. Bitartean, onddoak txikitu eta tipulina 5 minutuz erregosi denean, zartaginera gehitu eta dena erregosi beste 8-10 minutuz. Zereal egosiak katilu handi batean jarri eta bertara, onddoak, arrautza bat, pipermin bat txikituta, ziazerbak, limoi azala, ogi birrindua, gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu. Jarraian, eskuekin dena ondo nahasten eta birrintzen hasiko gara. Dena ongi nahasita dugunean, eskuak uretan busti eta bola batzuk egingo ditugu. Zartagin bat sutan jarri olio pixka batekin, eta bertan frijituko ditugu gure bolak. Gorde berotasunean gerorako.
Lapiko handi bat urez bete eta su bizian berotzen jarriko dugu gatz pixka batekin. Irakiten hasten denean, espagetiak gehitu eta egosten jarri. Espagetiak egosi bitartean, irabiagailuan berakatza, albaka hostoak, Idiazabal gazta, pipermin bat, tomate lehorrak eta tomate lehorren bi koilarakada olio jarriko ditugu. Dena ondo birrindu, eta jarraian, pasta egosteko erabili dugun uretik 150 bat ml gehituko dizkiogu, eta berriro birrindu. Pasta labeko erretilu batera aterako dugu eta saltsa hau gainetik bota ondoren, onddo bolak gainean jarri eta gazta birrindu pixka bat gainetik bota. Ondoren, labera sartuko dugu 200 °Can, 5 bat minutuz. Zerbitzatu albaka hosto batzuekin lagunduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa