Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Bhaji hanburgesa beganoa mango chutneyarekin eta martorri saltsarekin
Osagaiak
  • Hanburgesa ogiak, 4 ale
  • Eskarola bat
  • Hanburgesa beganoa egiteko
  • Tipula bat
  • Berakatz-atalak, pare bat
  • Pipermin freskoa, pare bat
  • Martorri freskoa, 60 g (zurtoinak bakarrik)
  • Euskal gazta “zuria”, 75 g
  • Kalabaza, 200 g
  • Jengibre freskoa
  • Artobeltz irina, 100 g
  • Curry pasta, 2 koilarakada txiki
  • Lima edo limoi bat
  • Ura, 50 g inguru
  • Oliba olioa
  • Mango chutneya egiteko
  • Mango bat
  • Sagar bat
  • Tipula, 150 g
  • Piper gorri erdi bat
  • Pipermin punta bat
  • Azukre beltza, 150 g
  • Ozpina, 70 g
  • Anana zukua, 90 g
  • Limoi zukua, 30 g
  • Curry hautsa, koilarakada txiki bat
  • Jengibre hautsa, koilarakada txiki bat
  • Intxaur muskatu hauts pixka bat
  • Kanela hautsa, koilarakadatxo txiki erdia
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Martorri eta jogurt saltsa egiteko
  • Martorri hostoen ¾
  • Jogurt bat
  • Oliba olio birjina
  • Limoi zuku tanta batzuk
  • Gatza
  • Piperbeltza
Prestaketa

Martorri saltsa egiten hasiko gara. Tipula, berakatza eta piperminak xerratan moztu eta katilu batean jarriko ditugu. Martorri zurtoinak txikitu, eta hauek ere katilura gehituko ditugu. Gazta freskoa eskuekin mamurtu eta kalabaza birringailutik pasa ondoren, gainerako osagaiekin batuko ditugu. Zuritu jengibre atala (4 bat cm) eta hau ere birrindu ondoren, limoi zukuarekin batera, katilura gehituko dugu. Irina eta curry pasta gehitu, gatzez eta piperbeltzez ondu eta jarraian dena ongi nahastuko dugu. 15 minutu pausatzen utzi.

Mango chutneya egiteko, piper gorria eta pipermina txikitu eta erregosten jarriko ditugu lapiko batean, olio tanta batekin. 3 minutu pasa ondoren, tipula gehitu eta beste 4 minutu utzi dena erregosten. Bitartean, mangoa eta sagarra zuritu eta laukitan moztuko ditugu. Fruta moztuak, jengibrea eta currya barazkiei gehitu, pixka batean dena batera erregosi eta jarraian anana zukua, ozpina, intxaur muskatua eta kanela gehituko dizkiogu. Dena 25 bat minutuz irakiten utziko dugu eta denbora bukatzean, gatzez eta piperbeltzez ondu, eta nahi izanez gero, dena birrinduko dugu. Gorde gerorako.

Hanburgesak egiteko, lehen lortutako orea lautan banatuko dugu. Zartagin bat sutan olio tanta batekin jarri ondoren, bertan egingo ditugu su ertainean. Noizean behin buelta ematen joango gara gure hanburgesei 15 bat minutuz, era bat eginda izan arte.

Hanburgesak egin bitartean, martorri hostoen 3 laurden motrailuan jarriko ditugu gatz pixka batekin, eta ondo ehoko ditugu. Lortutako orea jogurtarekin nahasiko du, eta jarraian, limoi zukua, oliba zorrotada bat eta gatza botako ditugu. Gorde geroko.

Osagai guztiak prest ditugunean, hanburgesa ogiei martorri saltsa igurtziko diegu oinarrietan. Ondoren, hanburgesa bana barruan sartu, honen gainean mango chutney koilarakada bat jarriko dugu, gero eskarola hosto batzuk martorri hostoekin nahasita eta gainean beste ogi erdia jarriz bukatuko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena