Errezetak lehenengo platerak
Sukaldean hasi baino lehenago, ahate-gibelak pare bat orduz sukaldeko toki epel batean edukiko ditugu epeldu eta bigundu daitezen (15-20 minutu ur epelean edukita ere egin dezakegu hau, 35 °Can). Laban baten laguntzarekin gibelak ireki eta barruko zainak kenduko dizkiogu kontu askorekin. Gibelak erretilu batean zabaldu eta gatz, piperbeltz, piperbeltz zuri, intxaur muskatu eta azukre nahasketarekin ondu ondoren, pattarrarekin eta Portoko ardoarekin bustiko ditugu. Plastiko filmarekin estali eta 12 ordu hozkailuan utziko ditugu. Denbora hori pasa ondoren, film plastikoa mahai gainean ireki, gibelak gainean jarri eta elkarrekin bilduko ditugu txorizo lodi baten forma emanaz. Txorizo hau hutsean haize gabe ontziratzeko poltsa batean sartu, hutsean ontziratzeko makinarekin haize guztia kendu eta labeko erretilu batean jarriko dugu Maria bainuan. Berotu labea 65 °Can eta bertan egosi gibelak Maria bainuan, 75 minutuz. Atera eta ura eta izotzarekin izango dugun katilu handi batera pasako dugu hoztera. Behin hotza dagoenean, gorde hozkailuan.
Ireki onddok labeko erretilu batean, gatz pixka bat eta olio zorrotada bat gainetik bota eta labean sartuko ditugu 10 minutuz 160 °Can. Bitartean, bexamela esne-gainarekin finduko dugu eta behin onddoak eginda daudenean, bero daudela platerean anoak banatu, gainean foie gras medailoi bat jarri, hau bexamelarekin estali, gazta birrindua gainetik bota eta grillean edo sopletearekin gainerrez bukatuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa