Errezetak lehenengo platerak
Berakatz-atal pare bat txiki-txiki moztu eta lapiko batetan erregosten jarriko ditugu su ertainean. Berakatza dantzan hasten denean, kipula eta azenarioak laukitan moztu, eta berakatzarekin batera erregosten jarriko ditugu. Moztu porrua eta tomatea era berean, eta gainerako barazkiei gehitu.
Bitartean, olagarroa mokaduko zatietan moztu eta barazkiak erdi erregosita ditugunean, lapikora gehituko ditugu. Pattarra gehitu, sua eman eta gero arrain saldarekin estaliko dugu. Su motelean olagarroa egiten utziko dugu.
Eginda dagoenean, oliba oliotan ogi xerra bat eta pipermin bat frijitu eta motrailuan sartuko ditugu azafrai hari batzuekin batera. Ondo birrindu dena eta olagarroari gehitu. Gatz puntuan jarri.
Arroza egiteko, labean sar daitekeen lapiko zabal bat hartuko dugu eta sutan jarriko dugu zorrotada bat oliba oliorekin. Bero dagoenean, berakatza txikitu eta bertara gehituko dugu perretxikoekin batera. Pare bat buelta eman, eta jarraian olagarro erregosia (burruntzali txiki bat pertsonako) eta arroza gehituko ditugu. Minutu batez dena erregosi eta arrain salda gehituko diogu. Gatz puntuan jarri eta labean sartuko dugu 175 °C-an 25 minutuz.
Pastarekin egiteko, egosi aukeratutako pasta eta behin eginda dagoela, pasatu pasta hori hoztu gabe olagarro erregosia daukagun zartagin batera. Gehitu koilarakada batzuk tomate saltsa, eta irakinaldi bat ematen duenean, gratinatu gazta birrinduarekin batera.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa