Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arropa zaharra, eltzeko zopa eta haragia piperradarekin
Osagaiak
  • Salda egiteko:
  • Oilo erdia
  • Zangarra, 600 g
  • Txitxirioak, 150 g
  • Tipula, ale bat
  • Azenarioa, ale pare bat
  • Porrua, ale pare bat
  • Perrexila
  • Ura
  • Eltzeko zopa egiteko:
  • Salda, 1 l
  • Fideoak, 100 g
  • Arrautza egosia, ale pare bat
  • Oilo izter egosia, zati bat
  • Arropa zaharra egiteko:
  • Tipula, ale bat
  • Berakatza, atal pare bat
  • Tomate saltsa, 60 g
  • Zangar egosia, 300 g
  • Oilo haragia
  • Azenario egosia, ale bat
  • Txitxirio egosiak, 150 g
  • Salda
  • Kumino hautsa, koilarakada txiki bat
  • Piperrautsa, koilarakada txiki bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza eta piperbeltza
  • Haragia piperradarekin egiteko:
  • Zangar egosia
  • Tipula, ale bat
  • Piper berdea, ale bat
  • Pikillo piperrak, 4-5 ale
  • Tomate saltsa, 400 g
  • Salda
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
Prestaketa

Salda egiteko behar ditugun barazkiak garbitu, zuritu eta jarraian, oiloarekin, txitxirioekin eta zangarrarekin batera lapiko azkarrean jarriko ditugu. 2-3 litro ur hotz gehitu, eta egosten jarriko dugu dena 90 minutuz su motelean.

Bitartean, arropa zaharra egiteko behar ditugun tipula eta berakatza zati txikitan moztu, eta erregosten jarriko ditugu lapiko zabal batetan oliba olio pixka batekin eta su motelean. Antzeko beste lapiko bat hartu, eta bertan piperrada egiteko behar dugun tipula juliana eran erregosten jarriko dugu beste olio apur batekin. Piper berdea juliana eran moztu, eta 5 minutu igarotzen direnean, piperradako tipulari gehituko diogu. Pikillo piperrak ere era berdinean moztu, eta piperradako lapikoara gehitu. Piperradako barazkiak eginda daudenean, tomate saltsa gehitu, eta utzi egiten poliki-poliki su motelean.

Salda eginda dagoenean, iragazi, gaineko koipea kendu eta gorde beste lapiko batean su motelean. Arropa zaharra egiteko, oilo paparra eta 300 g zangar mamurtuko ditugu. Jarraian, dagoeneko ondo erregosita izango ditugun tipulari eta berakatzari piperrautsa eta kuminoa gehituko dizkiegu, dena nahasi, eta segidan tomate saltsa gehituko diogu. Gero, haragiak eta txitxirioak gehituko dizkiogu, eta baita salda egiteko erabili dugun azenarioa ere, laukitxotan moztuta. Salda pixka bat gehitu, eta su motelean utziko dugu dena 15 bat minutuz. Gatz puntuan jarri eta gorde.

Sobratu zaigun zangarra hartu, laukitan moztu edo mamurtu eta piperradari gehituko diogu. Gatz puntuan jarri, eta utzi 10 bat minutu su motelean zapore guztiak batu daitezen.

Zopa egiteko, salda litro bat irakiten jarri, eta orduan fideoak gehituko dizkiogu. Bitartean, arrautza egosiak eta gordetako oilo haragia txikitu, eta fideoak eginda daudenean, zopara gehitu, gatz puntuan jarri, eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena