Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Barazki pastela
Osagaiak
  • Lekak, 250 g
  • Azenarioa, 100 g
  • Porruak, 50 g
  • Orburu egosiak, 50 g
  • Kuiatxoa, 50 g
  • Ziazerbak, 30 g
  • Berakatz-atal pare bat
  • Tomate saltsa, 100 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Arrautzak, 4 ale
  • Oliba olio birjina, 50 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • Zerba eta perretxiko saltsa egiteko
  • Perretxikoak, 20 g
  • Zerba hostoak, 50 g
  • Esnea, 500 g
  • Ura, 500 g
  • Oliba olio birjina
  • Tomate saltsa egiteko
  • Tomatea, 500 g
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Piper berde bat
  • Berakatz-atal pare bat
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Oliba olioa, 80 g
  • Gatza
  • Azukre pixka bat
Prestaketa

Pastela egiteko behar ditugun barazkiak garbitu, zatitu eta banaka egosiko ditugu (azenarioak 12 min., lekak 10 min.,  kuiatxoa 2 min., ziazerbak 5 min. Eta porrua 15 min.). Orburuak freskoak badira 25 minutu egosi eta, bestela, potokoak erabili. Barazki guztiak prest ditugunean, zartagin bat su bizian jarriko dugu olioarekin eta berakatza bertara botako dugu ondo txikituta. Berakatza dantzan hasten denean, barazki guztiak bertara gehitu eta 5 minutuz erregosiko ditugu su bizian. Jarraian barazkiak ontzi sakon batera pasa eta tomate saltsa, esne-gaina, arrautzak, gatza eta piperbeltza gehitu, eta ondo-ondo birrinduko ditugu irabiagailuarekin. Lortutako orea labeko erretilu batera pasa. Eta labean maria bainuan egingo dugu 150 ºc-an ordu eta erdiz.

Zerba saltsa egiteko, zerba hostoak garbitu eta uretan 2 minutuko irakinaldi bat eman ondoren, perretxikoekin pixka bat oliotan salteatu eta jarraian 20 minutuz egosten jarriko ditugu esnearekin eta urarekin. Birrindu, iragazi eta gatz puntuan jarri.

Tomate saltsa egiteko, barazki guztiak txikitu eta erregosten jarriko ditugu oliba olioarekin lapiko batetan. Erdi erregosita daudenean, piperrautsa eta tomatea txikituta gehitu eta ordubetez egiten izango dugu. Birrindu, iragazi eta beste 5 minutuz sutan izan ondoren, gatza eta azukrea gehituko dizkiogu eta geroko gorde.

Plater baten oinarrian zerba eta perretxiko saltsa pixka bat jarri, horren gainean pastel zerra pare bat, eta bukatzeko tomate saltsa pixka bat pastelaren gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena