Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arroz gorria barazkiekin eta orburu-maionesarekin
Osagaiak
  • Arroz gorria, 200 g
  • Ura, 1 l
  • Leka borobilak, 100 g
  • Azenario handi bat edo bi txiki
  • Aza laurden
  • Brokoli txiki 1
  • 2 porru (zati zuriak)
  • Oilo salda, 150 ml
  • Oliba olioa
  • Soja saltsa
  • Orburunesa egiteko
  • 6 baby erako orburu ontziratu
  • Arrautza bat
  • Baratxuri beltza edo baratxuri bat
  • Ekilore olioa, 150 ml
  • Xerez ozpina, tanta batzuk
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, arroz gorria ur txorrotaren azpian garbituko dugu eta jarraian, ordu erdiz egosiko dugu, ur irakinetan bota ondoren. Egiten denean, iragazi eta gorde egingo dugu.

Bien bitartean, barazkiak garbitu eta zatitu egingo ditugu. Azaren kasuan, juliana eran zatituko dugu; brokoliari berriz, loretxoak atera eta zurtoina zurituko dugu, ondoren dadotxotan zatitzeko. Azenarioen kasuan, zuritu eta makilatxotan zaituko dugu, 3 cm-ko luzeerakoak. Porruak aldiz, 3-4 cm-ko trontzotan zatituko ditugu eta barazkiekin bukatzeko,  lekei muturreko bi puntatxoak kendu eta 3tan zatituko ditugu.

Jarraian, barazkiak egiten hasiko gara. Porru trontzak zartaginean plantxan egingo ditugu, emeki-emeki, bueltak emanez eta alde banatatik ongi egin arte.

Segidan, wok moduko zartagi batean aza erregosiko dugu, olio apur batekin. Erregosketak azkarra behar du izan eta su bizian, azaren testura kurruskaria ez galtzeko. Egiten denean, atera eta plater batean gordeko dugu.

Ondoren, wok berean azenarioa erregosten jarriko dugu eta minutu baten ostean, brokolia erantsiko diogu. Buelta batzuk eman ondoren, soja saltsa gehituko diogu eta honen ostean, arroza eta oilo salda erantsiko ditugu. Salda xurgatzen den arte egosten eduki eta, azkeneko segunduan, aza erregosia gehituko diogu eta pausatzen utziko dugu.

Hurrengo pausua orburunesa egitea izango da. Horretarako, orburutxoak erdibitu eta irabiagailu ontzi batean sartuko ditugu. Jarraian, gainontzeko osagai guztiak erantsiko ditugu ontzira eta irabiagailuarekin maionesa bailitzan emulsionatuko dugu.

Bukatzeko, arroza platera batean zerbitzatuko dugu eta porru trontzekin zein orburunesarekin apainduko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena