Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Hawaiiar sandwich berezia
Osagaiak
  • Hegaluze lata bat
  • Arrautza bat
  • Legamia harrotzailea, koilaratxo bat
  • Oreganoa edo bestelako espeziak, aukeran
  • Barrubetea egiteko:
  • 2 lakoi xerra
  • 2 anana xerra
  • Emmental gazta bat
  • Piperrauts gozoa edo mina
  • Piperbeltza
  • Eatgirl entsalada egiteko:
  • Errukula
  • Tipula erregosia
  • Errefautxoak
  • Brie gazta
  • Aran freskoa (gure kasuan lehorra)
  • Luzokertxoak ozpinetan
  • Barrengorri ontziratuak
  • Albaka freskoa, 6-7 hosto
  • Oliba olioa, 100 ml
  • Ozpina, 35 ml
  • Intxaurrak, eskukada bat
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, hegaluzeari olioa ongi kendu eta ontzi batean jarriko dugu. Jarraian, arrautza eta legamia harrotzailea gehitu eta irabiagailuarekin ongi birrinduko dugu.

Segidan, tuper moduko ontzi batera isuri eta mirkrouhin labean kozinatuko dugu, 3 minutuz. Atera eta epeltzen denean, erditik moztuko dugu. Honen ostean, zartaginetik pasatuko ditugu, bi aldeak gorritzeko. Gorritzen direnean, labeko erretiluan jarriko ditugu (silpack edo paper sulfurizatuarekin aurrez estali).

Jarraian, hegaluze fit-ogi bakoitzaren gainean lakoi xerra bana jarriko dugu, gero anana xerra eta, azkenik, gazta. Laberatu aurretik, piperrautsarekin eta piperbeltzarekin ondu eta labean gazta urtzen den arte gorrituko ditugu.

Entsalada egiteko, hasteko, tipula juliana eran ebaki eta zartaginean oliba oliotan sueztituko dugu. Bien bitartean, errefautxoak xerra finetan ebaki, aranak zatitu, brie gazta xerratan ebaki eta pesto ozpin-olioa egingo dugu. Ozpin-olioa egiteko, lehenik intxaurrak birringailuan xehatuko ditugu. Segidan, irabiagailuko ontzira olioa, ozpina, gatza eta alabaka bota eta birrindu egingo dugu. Behin birrindu denean, apurka apurka intxaur xehatua botatzen joango gara irabiatzeari utzi gabe.

Bukatzeko, plater batean hegaluze fit-ogiak hawaiiar erara jarriko ditugu eta alboan, katilutxo batean, entsalada bere ozpin-olioarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena