Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Potxa-hummusa ibarrako piperrekin eta hazidun crackerrekin
Osagaiak
  • Potxak, 500 g
  • Baratxuri bat
  • Kuminoa, kafe koilaratxo bat
  • Limoi zukua
  • Tahini krema, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piperrauts gorria
  • Ibarrako pipar freskoak eta ozpinetakoak
  • CRACKERRAK EGITEKO
  • Olo malutak, 100 g
  • Arbendol irina, 100 g
  • Arto malutak, 30 g
  • Mitxoleta, koilaratxo txiki bat
  • Sesamo haziak, koilaratxo bat
  • Ekilore haziak, koilaratxo bat
  • Ura, 150 ml
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, potxak kozinatuko ditugu. Horretarako, eltze batean ur hotzarekin irakiten jarri eta su txikian, 45-60 minutuz kozinatuko ditugu. Egiten direnean, ura kendu eta hozten utziko ditugu.

Potxak egin eta hozten diren bitartean, crackerrak egingo ditugu. Horretarako, ontzi sakon batean olo malutak, gatza eta haziak urarekin nahasi eta 10 minutuz beratzen utziko ditugu, trapu batekin estalita.

Jarraian, arbendol irina eta olioa gehituko dizkiogu olo nahaskiari eta buelta batzuk eman ostean, arto malutak gehituko ditugu. Segidan, orea lantzen jarraituko dugu eta baldin eta beharko balu, ur gehiago erantsiko diogu.

Labea 180 gradutan haizagailuarekin berotzen jarriko dugu.

Segidan, 2 paper sulfurizaturen artean orea jarriko dugu eta arrabolarekin luzatuko dugu, gutxi gorabehera 5 mm-ko lodierakoa egin arte. Jarraian, gaineko papera kendu eta uretan bustia izango dugun laban batekin laukitxo formatan arin ebakiko dugu, hau da, ez dugu osotara laukitan zatituko, markatu besterik ez dugu egingo.

Honen ostean, 20 minutuz laberatu, atera eta oreari buelta emango diogu, patata tortilla bailitzan. Berriro laberatu eta beste 18-20 minutuz egosten utziko dugu. Bukatzeko, labetik atera eta azpiko papera kenduta parrilla baten gainean hozten utziko dugu.

Crackerrak hoztu bitartean, potxa-hummusa egiten bukatuko dugu. Horretarako, potxak, limoi zukua, gatza, kuminoa, tahini krema eta baratxuria birrinduko ditugu. Guztia krema bat egiten denean, katilu batera atera eta oliba olio txorrotada eder bat botako diogu gainetik, eta jarraian, piperrauts gorriarekin hautseztatuko dugu.

Bukatzeko, Ibarrako piper freskoak zartaginean frijitu, ozpinetakoak txorteneraino erditik ireki eta platertxoetan banatuko ditugu.

Zerbitzatzeko, alde batetik, cracker batzuen gainean potxa-hummusa igurtzi, gainetik nahi den piperra jarri eta zizka-mizkarako platerean zerbitzatu.

Eta bestetik, potxa-hummus katiluaren alboetan cracker batzuk ipini eta hauen aurrean piperrak txandakatuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena