Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Txorieneko Zesar entsalada
Osagaiak
  • Lumagorri oilasko papar pare bat
  • Urdaiazpiko egosia, 50 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • Baserriko ogia
  • Berakatz atal bat
  • Perrexila
  • Oliba olio birjina, 60 g
  • Idiazabal gazta, 80 g
  • Intxaurrak, 150 g
  • Rukula eta ardi-mihi hostoak
  • Oliba beltzak
  • Ozpin-olioa egiteko
  • Oliba olio birjina, 200 g
  • Oliba olio birjin kehetua, 50 g
  • Sagardo ozpina, 100 g
  • Antxoak oliotan, 6 ale
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Ziapea, koilarakada txiki bat
  • Piperbeltza
Prestaketa

Oilasko paparrak gatzez eta piperbeltzez ondu eta hutsean ontziratu ondoren, 20 minutuz 65 ºc-tan egosiko ditugu. Egosita daudenean, ura eta izotza izango dituen katilu batean sartu eta azkar hoztu. Behin hoztu direnean, poltsatik atera eta azalaren aldetik zartagin batean su bizian gorrituko ditugu. Xerratu eta geroko gorde.

Baserriko ogiari mamia atera eta laukitan zatitu. Jarraian, perrexila eta berakatza txikitu eta oliba olioarekin sutan jarriko ditugu berakatza dantzan hasi arte. Orduan, ogi mami laukiei gehitu eta ondo nahasi dena eta labean sartuko ditugu 180 ºc-tan 10 bat minutu txigortu arte. Geroko gorde.

Idiazabal gaztari xerra finak atera patatak zuritzeko gailuarekin eta intxaurrak moztu gustuko tamainan. Urdaiazpiko egosia laukitan moztu. Dena geroko gorde.

Ozpin-olioko osagai guztiak irabiagailuaren ontzian sartu eta dena ondo birrindu.

Behin entsaladako osagai guztiak prest ditugunean, rukula eta ardi-mihi hostoak oinarrian jarri ondoren, entsalada nork bere gustura muntatu eta ozpin-olioa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena