Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Pikillo piperrak bakalaoz beteak
Osagaiak
  • Pikillo piper lata bat (16ale)
  • Bakailao papurtua, 500g
  • Esnea 1l
  • Irina 150g
  • Kipula bat
  • Berakatz atal pare bat
  • Perrexila
  • Oliba Oiro Birjina, 100g
  • Saltsa egiteko:
  • Pikillo lata bat
  • Kipula erdi
  • Tomate saltsa 100g
  • Esne-gaina 125g
Prestaketa

Bakailaoa esne hotzarekin lapiko batean sartu eta su motelean berotzen jarriko dugu. Esnea irakiten hasten denean, sua itzali eta bost minutuz egoten utziko dugu.

Bitartean, kipula eta berakatza txiki-txiki zatitu eta olioarekin batera erregosten jarriko ditugu lapiko batean. Kipula ondo erregosita daukagunean, irina gehitu eta pare bat minutuz erregosten izan ondoren, bakailaoarekin izan dugun esnea iragazi eta gehitu ondoren, bexamel bat egingo dugu.

Bexamela eta iragazitako bakailaoa nahasi eta Ezpeletako pipermin hautsarekin ondu ondoren, pixka bat hozten utziko dugu. Ondoren, koilara baten laguntzarekin piperrak betetzen joango gara eta jarraian, nahi izanez gero, arrautzeztatu egingo ditugu.

Saltsa egiteko, kipula erdia txikitu eta lapiko batean erregosten jarriko dugu 10 bat minutuz. Pikillo piperrak  gehitu eta beste 10 bat minutuz dena erregosi ondoren, tomate saltsa gehitu eta irakinaldi bat eman ondoren, saltsa birrindu, iragazi eta sutan jarriko dugu berriro. Esne-gaina gehitu eta gatzez eta piperbeltzez ondu ondoren, pikillo piper beteekin batera zerbitzatu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena