Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Itsas kaldereta
Osagaiak
  • Itsas zapoaren isatsa, 1 kg (bere hezurrarekin medailoiletan zatituta).
  • 12 otarrainxka zuritu
  • Arroza
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • SALTSA EGITEKO:
  • Otarrain bat
  • Otarrainxken azalak eta buruak
  • 10 tipulatx
  • 2 baratxuri ale
  • 4 kontserbako tomate
  • Itsas zapoaren hezurrak eta burua, 500 g
  • Perrexila
  • Probentzal erako usainbelarrak
  • Pattarra, 200 ml
  • Pipermin txiki bat (aukeran)
  • Ura, 1 l
  • Gurina, 80 g
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, tipulatxak eta baratxuriak zuritu eta zatitu egingo ditugu.

Jarraian, eltze batean, tipulatxak eta baratxuriak gatz apur batekin gurinetan erregosiko ditugu. Gorritzen direnean, pipermina, otarrainxken buruak eta azalak gehituko ditugu. Koilara baten laguntzarekin otarrainxken buruak zapalduko ditugu.

Honen ondoren, usain-belarrak gehitu eta otarraina bere oskolarekin zatituta gehituko dugu. Koilararekin bueltak emanez, bi minuturen ostean, pattarra gehitu eta sua emango diogu flanbeatzeko.

Jarraian, otarrainaren isats zatiak eta pipermina eltzetik atera eta zapoaren hezurrak eta buruak sartuko ditugu, baita pipermina, perrexila eta tomateak ere. Guztia su bizi samarrean 3 minutuz egosten utzi ondoren, ura gehitu, gatzean ondu eta 10-12 minutuz egosten utziko dugu.

Saltsaren oinarria egina dagoenean, otarrainaren burua eta zapoaren hezurrak atera eta gelditzen dena irabiagailuaren laguntzarekin birrinduko dugu. Jarraian, iragazkiaren laguntzarekin bahetu eta saltsa fin-fina utziko dugu.

Zartagin batean, oliba oliotan, gatzean onduak izango ditugun zapoaren isatsak eta otarrainxkak markatuko ditugu. Segidan, otarrainaren isats zatiak gehitu eta saltsarekin estaliko ditugu. Bi-hiru minutuz su-eztitzen utzi eta platerean zerbitzatu, perrexil txikituarekin apainduta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena