Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Al-mudammas edo babarrun purea
Osagaiak
  • Baba more egosiak, 250 g
  • Berakatz atal bat
  • Perrexil adar pare bat
  • Gatza, koilarakada txiki bat
  • Limoi erdiren zukua
  • Pipermin bat
  • Tahina, koilarakada bat
  • Ura, koilarakada bat
  • Oliba-olio birjina, koilarakada bat + gero gainetik botatzeko, gehiago
  • Tipuleta more bat
  • EISH OGIA EGITEKO:
  • Irina, 250 g
  • Irin integrala, 150 g
  • Gari zahia, 100 g
  • Oliba-olio birjina, 15 g
  • Azukrea, 5 g
  • Ogi legamia lehorra, koilarakada txiki bat
  • Gatz pixka bat
  • Ur epela, 375 g
Prestaketa

Motrailu batean berakatza, perrexila eta gatza nahasi eta birrindu. Jarraian limoi zukua, pipermina, tahina, oliba-olioa eta ura gehitu eta birrintzen jarraitu, saltsa uniforme bat lortu arte.  

Babarrunak hotzak badaude, lapiko batean bost minutuz epeldu eta jarraian iragazi eta likido guztia kendu. Irabiagailuaren ontzian babarrunak jarri eta saltsaren erdia gehitu. Jarraian dena birrindu, pure krematsu bat lortu arte. Pure hori plater sakon batera pasatuko dugu eta gorde dugun saltsaren beste erdia botako diogu gainetik. Bukatzeko, tipuleta txiki-txiki egin eta gainetik botako diogu oliba-olio fin tanta batzuekin lagunduta.

Eish ogia egiteko, lehenengo uraren erdia hartu eta okindegiko legamia bertan desegingo dugu. Legamia aktibatu bitartean, bi irinak, gari-zahia, azukrea eta gatza nahasiko ditugu. Jarraian, oliba-olioa eta legamia duen ura gehitu eta eskuekin lantzen hasiko gara 15 bat minutuz, ur gehiago gehituz behar ahala. Eskuetara itsasten ez den ore uniforme bat lortzen dugunean, olioarekin igurtzita izango dugun katilu batera pasatu, trapu batekin estali eta pare bat orduz harrotzen utziko dugu.

Bere bolumena bikoiztu duenean, tamaina bereko bolatan zatituko dugu eta mahai gainean gari-zahia zabaldu ondoren, arrabola baten laguntzarekin talo itxura emango diegu. Labeko erretilu baten gainean jarri, trapu batekin estali eta beste 30 minutuz toki epel batean egoten utziko diegu.

Labea 250 ºC-tan berotu eta bertan egingo ditugu gure taloak, 10-15 minutuz, puztu arte. Atera eta trapu batekin estali, ez lehortzeko. Babarrun purea beraiekin jan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena