Errezetak lehenengo platerak
Tipula, berakatza eta piper berdea txikitu eta erregosten jarriko ditugu lapiko batean oliba olioarekin. Bitartean, begihandia garbitu eta laukitan moztuko dugu. Barazkiak erregosita dauzkagunean, tomate saltsa eta txipiroiak gehituko dizkiogu eta minutu pare batez erregosi ondoren, ardo zuria gehituko diogu. Utzi minutu bat irakiten eta jarraian arrain salda eta tintak gehituko ditugu. Tapa jarri eta utzi su motelean erregosten ordu erdiz.
Txipiroiak eginda daudenean, irabiagailuarekin birrinduko dugu dena eta lortutako purea gozogile mauka batean sartuko dugu. Jarraian, donutak egiteko molde batzuk beteko ditugu pure horrekin, eta izozkailuan sartuko ditugu egun batetik bestera izoztu arte.
Izozkailutik atera baino ordu erdi lehenago tenpura prestatuko dugu, horretarako legamia ur epeletan desegingo dugu eta pixkanaka irina gehituko diogu. Plastikoa jarri eta utzi pausatzen toki epel batean ordu erdi.
Atera txipiroi izoztuak moldeetatik, irineztatu eta tenpuratik pasa ondoren, olio berotan frijituko ditugu.
Alioli zuri-beltza egiteko, aliolia bitan banatu eta bati txipiroi tinta gehitu beltza gelditu arte. Bi biberoitan sartu eta horrekin apaindu gure txibi erroak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa