Errezetak lehenengo platerak
Lehenengo zainzuriei zurtoina kenduko diegu. Jarraian, zainzuriak zuritu eta luzetara lautan zatituko ditugu, makilatxoak balira bezala. Gari zainzuriak lodiak badira, erditik luzetara zatituko ditugu; bestela, osorik utziko ditugu.
Trisolarekin tenpura prestatu, zainzuriak irinetatik pasa, jarraian trisolean murgildu eta oliotan erdi frijituko ditugu, kolorerik eman gabe. Sukaldeko paper gainera atera eta geroko gorde.
Tomate saltsa egiteko, irabiagailuaren ontzian tomatea, azukrea, gatza eta xantana goma sartu eta birrindu egingo ditugu. Jarraian, oliba olioa gehitzen joango gara birrindu ahala. Soja saltsa egiteko, maionesari soja gehitu eta nahasi.
Zerbitzatzeko garaian, zainzuriei bigarren frijitu aldi bat emango diegu olio berotan gorritu arte eta saltsekin batera zerbitzatuko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa